Kontrastez betetako eskualdea da Oarsoaldea. Gipuzkoako ipar-ekialdean dago, Pasaiako badiaren eta Aiako Harria Parke Naturalaren artean.
Pasai Donibanen margotutako etxe koloretsu eta ederrak ikusi ahal dira, baita Victor Hugok egonaldi bat egiteko erabili zuen etxea ere. Aurrez aurre Pasai San Pedro dugu, eta Albaola Itsas Kultur Faktoria eta Mater itsasontzi museoa, bisita daitezke bertan.
Gainera, San Markoseko gotorlekura (izen bereko mendian) txangoa egin behar da. Naturarekin harremanean kirolak egiteko paregabea da Pasai Donibane, baita Jaizkibel mendia, Lezo gainaldean. Lezon, ibilbide kultural interesgarria egin daiteke, gainera.
Eskualdeko zati bat Aiako Harriak parke naturalaren baitan dago; Euskadiko granitozko mendigune bakarra izateaz gain, euskal egitura geologiko handiena ere bada hori. Han, Arditurriko kanpo meategia aurki dezakegu, Arditurriko ibilbide Berdearen amaieran aurkitzen dena. Ibilbide honek Oiartzungo Luberrira, Oiartzungo Ikasgune Geologikora, eta Soinueneara, Herri Musikaren Txokora, garamatza.
Informazio gehiago
Estekak