Enkarterri Bizkaiko mendebaldearen muturrean dagoen eskualdea da.
Historia handiko ingurua da, eta horregatik, hain zuzen, monumentu ugari daude eskualde osoan zehar. Eraikin bikainek (indianoen etxeak, Erdi Aroko dorreak eta jauregi barrokoak), kostaraino heltzen diren haran zabalek eta nortasun handiko udalerriek, Balmaseda, Karrantza, Muskiz eta Zugaztieta herri meatzaria kasu, xarma handiko eskualdea bihurtzen dute.
Turismoari dagokionez, Pozalaguako haitzuloa, Loitzaga Dorrea Kotxe Zahar eta Klasikoen Museoa, El Pobaleko burdinola eta Karpin faunaren babes zentroa bisita daitezke, eta inguruetako landetxeetan egonaldi ezin hobeak izan daitezke.
Aipatzekoak dira Enkarterriko nekazaritza-elikagaiak.