Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Helmuga turistikoak

Helmugak

Bidasoa

Bidasoa

Bidasoa-Txingudiko badia natura eta historia-ondare handiko mugaz gaindiko lurraldea da. Mendeen igaroan jatorrizko ondareok bere horretan mantentzen jakin du. Hartara, erromatarrek eta Erdi Aroak utzitako aztarnez beteta daude kaleak.

 

XX. mende hasierako arkitektura eta neo-euskal estiloa ere ageri dira txoko askotan. Kultura-eskaintza anitza da benetan eta, aldi berean, turismo-aktiboaren zaleentzat ere gune paregabea da. Bailararen zati bat, interes geologiko handiko Aiako Harria Parke Naturalaren barruan aurkitzen da. Hirigunera begira jarrita, Plaiaundiko Parke Ekologikoa dugu ikusgai Irunen.

 

Parkeak 24 hektarea ditu eta balio natural handikoa da hegazti migratzaileen babeslekua izan ohi delako. Jaizkibel mendiaren magalean Hondarribiko udalerria du bisitariak zain. Bertaratzen den orok, harrizko kaleetan zehar ibili eta hirigune historikoko harresi, etxeetako armarri eta bestelako eraikin paregabeen artean galtzeko aukera izango du. Marina auzoa bere aldetik, bisitariaren atentzioa mereziko duen herriko beste gune bat da kolorez jositako arrantzaleen etxez osatuta dago eta.


Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana