Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Erosketak

Denden guneak

Gasteizko dendagunea

Gasteizko dendagunea

Erdiguneko oinezkoentzako kaleen bitxitasun eta edertasunaren erakusle dugu Dato kalea. Guztiontzako hiria da Gasteiz, eta kalitate handiko produktuak saltzen dituzten dendak aurki ditzakegu nonahi. Kaleetan marka ospetsuen saltokiak eta betidanik bertan egon diren dendak uztartzen dira.

Artisau-kutsua nagusi izan da hirigune historikoan Erdi Aroaz geroztik. Ezin dugu ahaztu XVIII. mendean eta XIX. mendeko lehenengo hamarkadetan ere gasteiztarren erdiak artisautza zuela lanbide. Artisau horiek gremioka biltzen ziren kaleetan. Gaur egun, horren isla dira kaleon izenak: Errementari, Zapatari eta Aiztogile, besteak beste.

Hiriak tradizio hori ongi gorde du, eta bertoko artisau askok gune horretan dute lantegia. Horiez gainera, saltoki txiki espezializatuak, antigoaleko gauzen dendak eta jantzi-denda modernoak ere aurki daitezke toki berean.

Hilean behin Erdi Aroko hiriguneko azoka ("Almendrako" azoka esaten diote askok) egiten dute. Eta iraileko azken asteburuan hiriak Erdi Aroko bizimodua gogora ekartzen du.
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana