Erosketak
Denden guneak
Alde batetik , Donostiak merkataritza tradizionalaren oinarria mantentzen jakin du; betiko produktuak betiko kalitatearekin eskaintzen dituzten establezimenduen eskaintza zabala da. Aldi berean, ordea, eskaintza komertzialean ere ikus daitekeen ukitu dotorea eta gailena ere badu. Oso denda sofistikatuak, lokal alternatiboak eta marka nagusien dendak topatuko ditugu. Hiru merkataritza eremu nagusi daude hirian: Alde Zaharra, merkataritza tradizionalarekin, baina baita delicatesen eta egile-dendekin ere. Erdigunea, kalitate handiko merkataritza eta nazioarteko etxe onenekin. Gros, arte-galerien, antzinako gauzen, kirolen, mendiko eta surfeko produktuen eskaintza ugariarekin. Hiriko Alde Zaharra taberna eta ardotegiz osatua egoteaz gain, era guztietako produktuak saltzen dituzten dendaz osatua dago, besteak beste, artisau produktuak, oroigarriak (tipikoena Kontxako barandaren irudia), bitxiak, zapatak eta beste hainbat produktu erosteko aukera paregabea eskaintzen dute Donostiako kaleek. Askatasunaren Hiribideak eta kale elkarzutek, hiriko gune komertziala eratzen dute. Bertan moda guztia topa dezake bisitariak, firma garrantzitsuak, osagarrien dendak eta zapata-dendak, besteak beste.