Planak Artea
Kostaldea Natura Planak
Planik onenak zure txakurrarekin
Seguru plan asko dituzula pentsatuta Euskadira zatozenerako, baina, oraingo honetan, beste batzuk proposatu nahi dizkizugu lau hankako zure lagunarekin egiteko.
Kostaldea Natura Planak
Seguru plan asko dituzula pentsatuta Euskadira zatozenerako, baina, oraingo honetan, beste batzuk proposatu nahi dizkizugu lau hankako zure lagunarekin egiteko.
Artikulu honetan, zure txakurrarekin bidaiatu ahal izateko planak gomendatuko dizkizugu. Hondartzak, ibilbideak eta pet-friendly establezimenduak, Euskadik zure txakurrari eskaini behar dion guztia.
Bilbo bezalako hiri batean zaila izan daiteke zure txakurrak korrika egin eta aske jolasteko lekuak aurkitzea. Horregatik, hona hemen uhala askatzeko aukera ematen duten parke batzuk, zure lagun iletsuak aske pasea dezan: Ametzola parkea, Europa parkea, Etxebarria parkea, Casilda Iturrizar parkea eta Miribilla parkea, besteak beste.
Gogoratu txakurrak 20:00etatik 11:00etara askatu daitezkeela udan (ekainetik urrira) eta 19:00etatik 11:00etara neguan (azarotik maiatzera). Gainera, tranbia edo metroa hartu ditzakezu parke horietara iristeko. Metroan 8 kg-ra arteko txakurrak joan daitezke uhalarekin edo besoetan, eta tranbian tamaina guztietako txakurrak joan daitezke, arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak izan ezik.
Gasteizko Eraztun Berdea nazioartean ezaguna den oasi natural bat da, eta parkeak, basoak eta hezeguneak ditu bertakoen eta bisitarien gozamenerako, baita zure lagun iletsuarentzat ere. Txakurrak lotuta eramatea gomendatzen da, berariaz adierazitako eremuetan izan ezik.
Xarma handiko bi ibilbide nabarmenduko ditugu: bata Armentiako basoan barrena, non zuhaitzak diren protagonista, eta bestea Arkautiko urmaelean barrena (Salburua), Europako hezegune handienetako bat izanik azken hori.
Euskadiren iraganean eta kulturan paper oso garrantzitsua izan dute animaliek, bereziki txakurrek, baserriak babesteko edo ganadua gidatzeko. Horregatik, oro har estimu handia diegu, eta jatetxe, hotel eta denda askotan txakurrarekin sartzeko aukera dago.
Ibilaldi luze baten ondoren, zer hoberik pet-friendly jatetxe batean bazkari on bat egitea baino. Asteburuko ihesaldi bat egiteko asmoa baduzu, ez pentsatu gehiago; zure lau hankako laguna ekar dezakezu. Hotel askotan sar daitezke txakurrak; beraz, zatoz asteburu honetan Arabako Errioxara edo Urdaibaiko erreserbara, eta hartu ostatu pet-friendly hotel batean.
Urdaibaiko biosfera erreserba ingurune natural bat baino askoz gehiago da; askotariko ekosistemak biltzen ditu, hezeguneak, basoak eta hondartzarik onenetako batzuk barne. Zure txakurrarekin batera ibilaldi bat egin nahi baduzu, Arretxeko ibilbide zirkularra gomendatzen dizugu, baina, oraingo honetan, plan desberdin bat proposatuko dizugu. Ingurune pribilegiatu horretan hainbat jarduera egin ditzakezu, hala nola piraguismoa, paddle surfa edo itsas bidaldiak. Galdetu inguruko klubetan edo enpresetan, jakiteko jarduera horiek zure txakurrarekin egin ditzakezun.
Zure txakurrari uretan bainatzea gustatzen bazaio, ez galdu aukera oraingo honetan; zure laguna uretan ibil daiteke, zurekin dibertitzen den bitartean.
Hasi da eguraldia hobetzen, eguna gero eta luzeagoa da, eta ideia ona dirudi hondartzan gauez ibilalditxo bat egitea, ezta? Bainu denboraldian (Aste Santutik urrira arte), Euskadiko hondartza askotan zure lagun iletsuarekin paseatzeko aukera duzu 21:00etatik aurrera.
Bukatu eguna hondartza hauetako batean, zure lagun iletsuarekin batera: Antillako hondartza (Orio), Zarauzko hondartza, Malkorbe hondartza (Getaria), Aritzatxuko hondartza (Bermeo), Plentziako hondartza eta Hondartzape hondartza (Mundaka), besteak beste. Bainu denboralditik kanpo (irailaren 16tik ekainaren 14ra), Hondarribiko hondartza eta Itzurun hondartza (Zumaia) dira laxoenak, ez baitute ordutegi murrizketarik.
Horiexek dira Euskadin txakurrarekin batera gozatzeko bururatu zaizkigun planetako batzuk, bidaia ahaztezina izan dadin. Dela mendia, hondartza edo Bilbo bezalako hiri handi bat, bidaiatu zure lagun iletsuarekin!
Planak Artea
Natura Planak Mendiak eta Haranak
Kostaldea Natura Arabako Errioxa Mendiak eta Haranak