Ezagutu San Prudentzio jaiak, jai jendetsuenetakoak
Joan edukira
  1. Ezagutu Euskadi
  2. Blog Turista Maitea
  3. Blog

Ezagutu San Prudentzio jaiak, jai jendetsuenetakoak

Gasteiz
2025ko apirilaren 4(e)an
Gasteiz

Hiriak Ekitaldiak

San Prudentzio eguna, apirilaren 28an, egun seinalatuenetako bat da arabarrentzat, gorriz markatutako eguna da beren egutegian, izan ere, jaietako zeremonia ezagunenetako bat ospatzen dute: erromeria

Milaka lagun abiatzen dira erromerian Armentiako basilikara, eta, behin iritsita, gurtu egiten dituzte Arabako Lurralde Historikoko Zaindari San Prudentzioren erlikiak. Ekitaldi erlijiosoa amaitu ondoren, jai giroa nagusitzen da inguruko landetan, era guztietako saltokiez hornituriko zelaietan. Baina ospakizuna ez da egun horretan amaitzen, jaiak maiatzaren 1era arte luzatzen baitira, egun horretan igotzen dira erromerian Estibalizko Santutegira.  

Lehiaketa gastronomikoak, aurresku lehiaketa, euskal herri kirolen erakustaldiak… Nahi al duzu hain kutuna den jai honi buruz gehiago jakin? Bitxikeria batzuk kontatuko dizkizugu!

1. Zein da jaiaren jatorria?

San Prudentzio Armentian jaio eta bizi izan zen, eta eremutarra izan zen, hots, bizi osoa eman zuen otoitz egiten eta leku apartatu batean bizitzen. XVII. mendearen erditik aurrera Arabako zaindari santu izendatu zuten, eta hortik aurrera, urtero, apirilaren 28an, omenaldia egiten zaio jai giroan.  

Gasteiz
Gasteiz

2. Erretreta

Bezperan, apirilaren 27an, Gasteizko Probintzia plazako balkoietatik "Erretreta" ospetsua jotzen dute musika-bandek.Jairako deia da, San Prudentzio eguna dela iragartzen duen soinua. XIX. mendean du jatorria, eta lehen Udaletxetik egiten bazen ere, gaur egun Probintziako Jauregitik egiten dute deia.

Retreta
Retreta

3. Barakuiluak eta perretxikoak

Egun horretako ohituretako bat gastronomiarekin lotuta dago, nola ez ba! Ospakizun horretan tradizio errotua da barakuiluez eta perretxikoez osaturiko errezetan jatea: barakuiluak tomate eta barazki egosiekin egindako saltsan, perretxiko arrautzopila…  

Barraskiloak
Barraskiloak

4. Armentia

Gaur egun jaia batez ere Armentiako udal kontzejuan egiten bada ere, 60. hamarkadara arte Gasteizko alde zaharrean egiten ziren ekitaldi garrantzitsuenak. Ordutik aurrera, meza nagusia eta santuaren prozesioa Armentiara lekualdatu ziren. 

5. Danborrada

“Tradizio berria” da, izan ere orain dela urte gutxi batzuez geroztik egiten da. 1975ean egin zuten lehenengoa, eta Donostiako danborradan oinarritzen da. Elkarte gastronomikoetako kideek, sukaldari arropa jantzita, Danborrada jendetsuan hartzen dute parte: Arabako hiriburuko alde zaharra eta erdigunea zeharkatzen dituzte, txistuen eta danborren soinuaz lagunduta.

 

Anima zaitez zuzenean bizitzera eta ezagutu San Prudentzio eguneko askoz ere ohitura eta bitxikeria gehiago. Etorriko al zara Gasteizera apirilaren 28an?

San Prudentzio jaien kartela
San Prudentzio jaien kartela