Euskal kostaldea 12 ezinbesteko geldialditan
Joan edukira
  1. Ezagutu Euskadi
  2. Blog Turista Maitea
  3. Blog

Euskal Kostaldea 12 ezinbesteko geldialditan

Gaztelugatxe
2023ko apirilaren 3(e)an
Gaztelugatxe

Kostaldea Natura Hondartzak

Euskadi marinelena Kantauri itsasoak Euskal Kostaldetik marrazten duen eten-lerroa jarraituz ezagutzen da.

Euskadi marinelena Kantauri itsasoak Euskal Kostaldetik marrazten duen eten-lerroa jarraituz ezagutzen da. Olatu galantez beteriko paisaia malkartsua, zorabioari desafio egiten dien itsaslabarrtako begiratokiak, egun batean nabigatzaile ausartak abiatzen ikusi zituzten arrantzaleen herrixkak, munduari bira emateko pres… Ekialdetik mendebaldera, eguzkiaren atzetik, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko ezinbesteko leku batzuetatik ibilbidea egitea da gure proposamena. Bazatoz?

 

Egilea: La Cosmopolilla

1. Hondarribia

liluragarri mugan

Bidasoa ibaiak Hendaiaren (Ipar Euskal Herria) arteko muga naturala adierazten du, Hondarribia ezkerraldean geratzen delarik. Donostiatik, Gipuzkoako hiriburuatik, 20 kilometrora, 17 mila biztanle inguru dituen hiri txiki honek Erdi Aroko harresidun hiribildu baten xarma du, batez ere Alde Zaharrean eta Portuan, arrantzaleen auzo zaharra. Oso interesgarria da hirigune historikoko zeharbide harriztatuengatik galtzea, monumentuz, tenplu erlijiosoz, jauregiz eta burdina forjatuzko balkoiak dituzten etxe nobleez beteak. Bere ondarean, enperadoreak ostatu hartu zuen Karlos V.aren gaztelua nabarmentzen da. San Telmo gaztelua, Bidasoako estuarioa piraten erasotik babesteaz arduratu zena, hainbat dorre eta gotorlekuekin batera.

Baina Hondarribiko postalik tipikoena lorez apaindutako egurrezko balkoiak dituzten etxe koloretsuak dira, Marina auzoan daudenak. Zalantzarik gabe, Euskal Kostaldeko irudirik ezagunenetako bat.

2. Donostia

Kantauriko harribitxia

Belle Époque-ko espirituak presente jarraitzen du Kantauriko itsasertzeko hiririk dotore eta nortasun handienekoan. Maria Cristina erregina izan zen Gipuzkoako hiriburua XIX. mendearen amaieran modan jarri zuena. Garai zoriontsu hartako eraikin enblematikoak, hala nola Kasino Handia -gaur egun Udalaren egoitza dena-, Victoria Eugenia antzokia, funikularraren geltokia edota Maria Cristina hotela, lehenengoak izan ziren turista haiek Kontxako hondartzara iritsi izanaren lekuko izan ziren.

 

Gaur egun, iragan distiratsua eta nazioarteko proiekzio bikaina uztartzen ditu Donostiak: zinemaldiak, jazzaldiak edo Musika Hamabostaldiak agertoki mediatiko bilakatzen dute urtero. Hiri sutsua eta atsegina, bizitza-kultural  zirraragarria eta ahosabai zorrotzenentzat gastronomiarik onenaz betea. A ze nolako plazera Donostiako Alde Zaharrean pintxoak jatera joatea!

Donostia
Donostia

3. Zarautz

Surfaren erreinua

Jarrai dezagun aurrera Euskal Kostaldeko txokorik esanguratsuenen bila. Hemen bi erreginez hitz egin behar da. Lehenengoa, hezur-haragizkoa: Isabel II.a. Garai batean balea-portua zen herri hau aukeratu zuen erregina honek Kantauriko udaz eta freskotasunaz gozatzeko, goi-lautadetako berotik ihesi. Besteak ez du koroarik, baina hilezkorra da: “Hondartzen erregina”. Ia 3 kilometrorekin, Zarauzkoa Euskadiko zabalena da., bertako olatuek hamarkadak daramatzate mundu osoko surflariak erakartzen, urtero Pro Zarautz nazioarteko txapelketa profesionalentzat bakarrik antolatuz!

Gomendio bat? Itsasertzeko pasealeku atseginean zehar ibili Getariaraino, munduari bira eman zion lehen marinelaren jaioterria: Juan Sebastian Elkano.

Zarautz
Zarautz

4. Zumaiako flysch-a

Lurreko liburu handi bat, orri zorrotz eta ebakitzaileak dituena. Edo, beharbada, historiaurreko animalia erraldoi baten apatxak harramazka oinatzak harkaitzezko hormaren kontra. Zumaiako Flysch-aren parajea liluragarria zen Game of Thrones telebistako telesail ospetsuenean, irudizko dragoiek itsaslabarren gainean hegan egin baino askoz lehenago.

UNESCOk munduko geoparke izendatu zuen, eta flysch hori Euskal Kostaldeko lekurik erakargarrienetako bat da: ezinbestekoa.

Zumaiako flysch-a
Zumaiako flysch-a

5. Lekeitio eta Garraitz irla

Bizkaiko kostaldera iritsiko gara. Lekeitio herri arrantzale alaia geldialdi zoragarria da , Lea ibaiaren bokalean kokatua. Itsasoaren eta Otoio eta Lumetza mendien artean harrapatuta, zaindutako alde zaharra dauka, jauregiz eta txakolina dastatzeko taberna tradizionalez betea.

Andre Mariaren Jasokundeko basilikako kanpandorreak mareen konpasean jotzen ditu orduak, eta Garraitz uharteraino oinez igarotzea ahalbidetzen du, irla jaisten denean. Landaretsua eta badiara so, garai batean piraten eta eremiten babeslekua izan zen.

Lekeitio Garraitz irlatik
Lekeitio Garraitz irlatik

6. Elantxobe

Anfiteatro bat itsasoratz

Ogoño lurmuturreko muino harritsua itsasoan sartzen da portu natural bat osatuz,, Elantxobeko biztanleek aprobetxatu zutena. Teilatu gorrixkadun etxeen turrusta eskailera eta aldapa ezinezkoetan pilatzen da argazki eder bat osatuz, Kantauri itsasoko balkoian.

Benetako herri marinel baten bila dabilenak, Elantxobe GPSan marka dezala.

Elantxobe
Elantxobe

7. Urdaibaiko Biosfera Erreserba

Zaila da Oka ibaiak itsasorako bidean sortu duen edertasun eklektikoa definitzea: biziitza basatiz beteriko padurak, arrano arrantzaleen bizilekua, hegazti iheskorra edota mokozabalak, besteak beste. Hauek ikertzeko Urdaibai Bird Center behatokia sortu da, itsas bazterrean bertan, Gautegiz Arteaga parean.

Baina Urdaibai askoz gehiago da: gizakiaren eskutik moldatutako paisaia, iraunkortasunaren adibide argi da inguruko jarduera tradizionalak mantendu izana. Ardo ekologikoa ekoizten duten upeltegiak, Lagakoa bezalako hondartza birjinak, Santimamiñeko haitzuloetako labar-pinturak edota Mundakako arrantzaleen hiribildua dira bere geralekuetako batzuk. Euskal nortasunaren jatorria den Gernika-Lumo ahaztu gabe.

Mundaka
Mundaka

8. Bermeo

Antzinako Bizkaiko hiriburua

Bermeoko kaian jarritako munduko bolaren eskulturak Juan Sebastian Elkano herritarrarekin batera bidaiarik epikoenean itsasoratu ziren nabigatzaile ausartak omentzen ditu. Kaioak hegan doaz koloretako txalupa mosaiko baten artetik. Atzealdean, Ertzilla dorrearen ingeradak eta eraikinen beirateek mendebaldeko eguzkia islatzen dute.

Bermeoren irudia, Erdi Aroko Bizkaiko Jaurerriko hiriburua, inspirazio hutsa da. Hemen hasten da kostalde malkartsu bateteko ibilide berezi bat, apar itsaso batean hondoa jota, begiraleku eta haitzez beterik, gure hurrengo geltokiraino: Euskal Kostaldeko lekurik mitikoenetako bat.

Bermeoko portua
Bermeoko portua

9. Gaztelugatxeko San Joan

Harrizko zubi batek eta 241 eskailera dituen eskalinata oker batek Kantauri itsasertzeko ermitarik ospetsuenera garamatza. Gaztelugatxeko Donieneko energia paregabea da. XII. mendeaz geroztik monjeak bizi diren tenplu txikia hainbat aldiz berreraiki dute, suteak eta piraten erasoak jasan ondoren.

Tradizioak San Joan Bataiatzaileak zorte ona erakartzeko, ermitako kanpaia hiru aldiz jotze eta utzitako aztarna zapaltzea gomendatzen du, zantzu txarrak uxatzeko trikimailua. Hala bedi.

Gaztelugatxe
Gaztelugatxe

10. Barrikako flysch-a

Ez da Zumaiakoa bezain ospetsua, baina bere izenari ohore egiten dio honek ere: Barrikako hondartza txundigarriaren gaineko begiratokitik oso ondo antzematen da alemaniar termino honen esanahia: lursaila.

Geruzatan pilatutako itsas estratuak hondarretik ateratzen dira paisaia bizarro bat sortuz, beste mundu batekoa balitz bezala. Harribitxi geologiko txundigarria.

Barrikako flysch-a
Barrikako flysch-a

11. Bizkaia zubia

61 metroko altueran, Getxo eta Portugalete lotuz, munduan egitura metalikoz eraikitako lehen zubi eseki transbordadorea zutitzen da.

XIX. mendearen amaieran, Bilboko itsasadarraren amaieran egindako ingeniaritza-obra, oraindik martxan dagoena eta Gizateriaren Ondare izendatua. Ezin duzu galdu.

Bizkaia Zubia
Bizkaia Zubia

12. Bilbon egun batez

Euskal Kostaldeko hainbat lekutatik zehar egindako ibilbide hau, Bizkaiko hiriburu modernoenean amaituko dugu. Hiriaren berpizkundearen ikur den Guggenheim Bilbao Museo ospetsutik haratago, Bilbo ibilaldi batean gozatzen da, Alde Zaharreko tabernetan pintxoak dastatuz, honen muina Plaza Berria da. Ilunabarrean funikular bidez Artxanda mendira igota, gure oinetan Bilboko bistarik onenak izango ditugu, baita hamaika kultura eta gastronomia plan ere hiri bikain eta abangoardistan, hemen ez dago aspertzeko astirik.

 

Egilea: La Cosmopolilla

Guggenheim Bilbao Museoa
Guggenheim Bilbao Museoa

Erlazionatutako artikuluak