Euskadin probatu beharko zenituzkeen 5 plater tipiko
Joan edukira
  1. Ezagutu Euskadi
  2. Blog Turista Maitea
  3. Blog

Euskadin probatu beharko zenituzkeen 5 plater tipiko

Bakailaoa pil-pil erara
2022ko urriaren 28(e)an
Bakailaoa pil-pil erara irudia

Enogastronomia

Euskadi zerbaitengatik bereizten bada bere gastronomia famatuagatik da, eta ez jaten gozatzen dugulako bakarrik, janaria prestatzea ere maite dugu-eta. Izan ere, gaur egungo errezeta tipiko gehienak mendeetan landu diren platerak dira, belaunaldiz belaunaldi transmititutakoak, ondarea bizirik mantenduz. 

Iberiar penintsulako Michelin Izar gehien dituen bigarren erkidegoa gara: 34 izar guztira, hiru probintzietan banatutako 24 jatetxetan. Basque Culinary Center bezalako sukaldaritza eskola ospetsuen eta gure lurraldean ditugun eliteko sukaldarien emaitza da. 

Gure errezetarik tradizionalenetako bat prestatzera ausartzen zara? Ba hartu papera eta boligrafoa eta praktikatu etxean! 

1. Bakailaoa pil-pil erara

Euskal gastronomian gehien eskatzen den plateretako bat da, baina ba al dakizu zer esan nahi duen pil-pil esamoldeak? Saltsak kazolan egiten duen soinuaren onomatopeia da, eta hortik datorkio izena. 

Errezeta hau egiteko, hiru osagai eta buztinezko kazola bat besterik ez duzu behar: 4 bakailao zati hezurrik gabe, 4 baratxuri ale eta oliba olio birgina. Animatzen zara prestatzera? Bada, jarraitu esteka honetan adierazten dizkizugun urratsak: bakailaoa pil-pil erara

Bakailaoa pil-pil erara
Bakailaoa pil-pil erara irudia

2. Babarrunak sakramentuekin

Euskadin beti izan dugu babarrunak etxera eramateko lan egiten dugula esateko ohitura. Esaera horrek islatzen du lekale horrek gure inguruan izan duen garrantzia; izan ere, baserrietan ia egunero jaten zituzten, energia-ekarpen handiagatik. 

Ezagunenak Tolosako babarrunak edo Arabako pinturak dira, beraz, errezeta hau bietako edozeinekin egin dezakezu. Hori bai, ez ahaztu sakramentuak! Hemen duzu errezeta: babarrunak sakramentuekin

Babarrunak sakramentuekin
Babarrunak sakramentuekin  irudia

3. Marmitakoa

Plater hori euskal arrantza-ontzietako errezeta izarra zen, tripulazio osoa osagai gutxi batzuekin elikatzen baitzuten. Eta marmita izeneko ontzi batean prestatzen zenez, marmitako izena hartu zuen. 

Hasieran patata egosia soilik zen, baina denborarekin, arrantzan harrapatzen zuten hegaluzea gehitzen hasi zitzaion eta, konturatu gabe, nutrizio-aldetik bikaina zen plater bat asmatu zuten. Hemen duzu errezeta: marmitakoa

Marmitako
Marmitako irudia

4. Arkume txuleta erreak

Arkume txuletatxoak Arabako Errioxako plater izarra dira, ospakizunetan falta ezin den jakia. 

Oso errezeta erraza da, txingarretan nahiz zartaginean egin daiteke eta patata frijituekin, entsaladarekin edo nahi duzun guztiarekin lagunduta. Hona hemen eman  beharreko urratsak: txuletillak xirripari

5. Goxua

Ezin genuen post hau itxi azkenburukorik gabe; izan ere, jarraian aipatuko dizuegun postrea oso tipikoa da. Goxua Gasteizko gozo bat da, nahiz eta denborarekin Euskadi osora zabaldu den. 

Bizkotxoa du oinarri, esne gain muntatuaren geruzak eta gainazalean azukrea eta kanela dituen pastel-kremaz osatua. Zati hori erre egiten da, karamelizatzeko. Zure pertsonarik maiteenak goxatu nahi dituzu? Bada, hona hemen errezeta: goxua

Goxua
Goxua irudia

Post honetan gure gastronomiaren zati txiki bat baino ez dugu erakutsi, gehiago jakiteko eta euskal errezeta tradizionalak egiteko, kontsulta ezazu gure webgunea!

On egin!  

Erlazionatutako artikuluak