Estás en:
  1. Ezagutu Euskadi
  2.  
  3. Blog Turista Maitea
  4.  
  5. Blog

Euskadin deskonektatzeko espazioak: bainuetxeak eta spak

Spa Perla
2022ko uztailaren 11(e)an
Spa Perla

Kostaldea Natura Planak

Gaur egun oztopo-lasterketa etengabean bizi gara, korrika goaz alde guztietara, aurretiaz prestatutako janaria kontsumitzen dugu denbora aurrezteko… Laburbilduz, unean uneko emaitzak nahi ditugu eta leku askotan egon aldi berean, eta ez gara ohartzen horrek sortzen digun estresaz. OMEk ondo adierazi zuen bezala, estresa XXI. mendeko pandemia da. Gainera, hain tentsio handia jasateak gure osasunari eragin diezaioke.

Horregatik, jende askok, gero eta gehiagok, atseden hartzeko eta oporraldian errutinatik errekuperatzeko hautua egiten du. Ongizate-turismoa puri-purian dago, eta ez da gauza berria; izan ere, XIX. mendearen bigarren erdialdetik bainuetxeak egon dira Euskadin, "itsas bainu" bezala ezagutzen direnen modari esker.

1. Bainuetxeen jatorria Euskadin

Donostia, Zarautz, Portugalete, Santurtzi, Getxo eta Lekeitio bezalako kostaldeko herriak aitzindariak izan ziren itsasoko ura helburu terapeutikoetarako erabiltzen. XIX. mendeko medikuntza modernoaren berpiztearekin batera, lehen bainuetxeak agertu ziren, protagonistatzat burgesak eta goi mailako jendea zituztenak.

Goi mailako gizarteari zuzendutako turismoa zen: banketxeko langileak, aristokratak, monarkak eta enpresariak biltzen ziren Euskal Kostaldeko bainuetxeetan.

Garai hartan bainuak medikuaren agindupean hasi ziren hartzen, izan ere, medikuntzaren arabera, gorputza garbitzeaz gain, odol-zirkulazioa hobetu eta gosea pizten omen zuten itsas olatuen bainuek.

Osotu esperientzia zure neurrira egindako plan batekin.

2. Ongizate Turismoa gaur egun

Itsas uretan bainatzeko ohitura mantendu egin da Euskadin. Hemen talasoterapia, spa eta bainuetxe zentrorik onenez gozatu ahal izango duzu, presiozko zurrusta-zirkuituekin, itsasoko gatz eta algekin egindako masajeekin eta osasunerako hamaika erremediorekin.

Zure helburua erosotasuna eta osasun mental osasuntsua izatea bada, jarraitu irakurt

3. Gipuzkoa

 

LA PERLA, DONOSTIAKO TALASOTERAPIA ZENTROA

Bainuetxe hau Kontxako badia ederrean dago, hondartzaren ikuspegi ederra eta bertara sarbide zuzena dituela. Jacuzzi panoramikoa, sentsazioen labirintoa, izotz-iturria eta itsasoko urarekin tratamendu desberdinak dituzten hainbat igerileku eta dutxek osatzen dute ongizatearen paradisu hau.

ZELAI TALASOTERAPIA ZENTROA

Zumaian dago, Itzurungo badia ikusgarriaren gainean. Euskal Kostaldeko Geoparkearen barruan dago, eta itsas urezko igerilekua du 33º-tan, jacuzzia, ur-jauziak, korrontearen aurkako igeriketa eta terapia lasaigarri eta bizkorgarriak.

ZESTOAKO BAINUETXEA

1804an ireki zen bainuetxea inguru horretara turismoa erakarriz. Gaur egun hotel handi baten ondoan dago eta teknika hidroterapiko modernoenak ditu.

THALASSO VILLA ANTILLA

Talasoterapia zentro hau kostaldeko Orio herrian dago, ingurune pribilegiatu batean: itsasoaren ondoan eta berdegunez inguratuta. Lehenengo solairuan 6 igerileku daude, zurrustekin, geiserrarekin, korronteekin eta abar luze batekin. Bigarrenean 25 kabina daude, mota guztietako masajeak, bilgarriak eta bestelako terapiak egiteko.

4. Bizkaia

KAPRITXO TERMALA AREATZAN

Landa-ingurune ia birjina baten erdian dago Areatza bainuetxea, Arratiako bailara ederrean, Areatzako Erdi Aroko hiribilduan. Ezin hobea da Euskadi ezagutzeko eta, gainera, oporretan deskonektatzeko.

BALNEARIO ORDUÑA PLAZA

Urduñako erdigunean dago, XVIII. mendeko eraikin neoklasiko ikusgarri batean. Igerilekuak eta hidroterapia-zerbitzuak daude bertan Muera-Arbietoko iturburuko ur mineromedizinalak: urpeko zorrotadak, sauna, spa eta ongizate zentro bat.

MOLINAR TERMAK

Se encuentran en el Valle de Carranza, en un entorno rural y tranquilo. El visitante puede beneficiarse de las cualidades terapéuticas de sus aguas, y, además, disfrutar de la fangoterapia, su servicio estrella. Piscinas termales, bañeras donde el agua brota directamente de los manantiales y un sinfín de masajes te esperan en Carranza.

QI SPA

Hiri-bainuetxe hau Barakaldoko erdigunean dago, gorputza eta burua zaintzeko aproposa. Spa, edertasun edota masaje zerbitzuez haratago, garagardo barrika batean murgiltzea edota txokolatez biltzea posible da toki honetan.

JARDINES DE ALBIA SPA-ZENTROA

Bilboko erdigunean dago, izen bereko hotelean. Spa honetan hidroestetika termaleko zerbitzuez gozatu ahal izango duzu, hala nola bainu turkiarra, jacuzzia, gorputzeko peelinga, lokatzezko terapiak eta beste zerbitzu batzuk. Aurpegiko eta gorputzeko edertasun-gune bat ere badu, mota guztietako masajeak eskaintzen dituena.

MIRO SPA

Spa honek kokapen bikaina du, Guggenheim Bilbao Museoaren ondoko hotel batean baitago. Hiru gune ditu, hidromasaje-zerbitzuak, esentzia-olioekin eta produktu naturalekin egindako masajeak eta gimnasioa eskaintzen dituztenak. Ezin hobea da deskonektatzeko.

5. Araba

MARQUES DE RISCAL ARDOTERAPIA ETA SPA ZENTROA

Spa hau Eltziegon dago, Ardoaren Hirian, eta mineraletan aberatsak diren ur termalak erabiltzeaz gain, mahats eta ardo aterakinekin terapiak ere eskaintzen dituztela da bere berezitasuna. Marques de Riscal upeltegi zaharrak eta Frank Gehry arkitektoak diseinatutako eraikin berritzaile batek osatzen dute, hotel bat, bi jatetxe, konbentzio zentro bat eta spa barne.

WINE OIL SPA VILLA DE LAGUARDIA

Arabako Errioxako hiriburuan dago, Guardiako Erdi Aroko hiribilduan. 1.000 metro karratu baino gehiagoko zentroa da, eta lehentasuna gorputza eta burua zaintzea da. Spa zirkuituaz gain, ardoan eta oliba-olioan oinarritutako mota guztietako tratamenduak eskaintzen dituzte.

BASKONIA KIROL HIRIAREN WLLNESS GUNEA

Baskonia Kirol Hiria ongizate zentroa da eta estetika, hidroterapia, kromoterapia eta erlaxazio programak ditu. Aurpegiko eta gorputzeko tratamenduak, masajeak eta beste zerbitzu asko eskaintzen dituzte.

KATERIN SPA

Green Capitalen erdigunean dagoen hiri-spa. Bere tratamenduak algaz eta itsas lokatzez osatuta daude, eta, gainera, lau ur-zirkuitu ezberdin eskaintzen ditu. Unisex tratamendu estetikoak ere badituzte.

Bisitatzen duzun probintzia bisitatzen duzula, Euskadin atseden hartzeko eta zure burua zaintzeko leku bat duzu. Zatoz eta deskonektatu zurekin berriz konektatzeko.

Erlazionatutako artikuluak

Euskadi, auzolana