Badia natural eder batean dagoen hondartza lasai hau familien gustukoenetako bat da, bertako uren segurtasuna eta inguruko berdeguneak direla
eta. Hauetan, barbakoa batez goza dezakezu, mendi-ibiliak egin eta
eguzkia hartu hondarrez betetzea oso gustuko ez baduzu.
Turismo-kalitatearen Q ziurtagiria lortu zuen Euskadiko lehen hondartza izan zen, eta, giro lasaian deskonektatzeaz gain, WIFI ere badu, bulegoz aldatu nahi izanez gero. Piraguak, surf ikastaroak, kirol ibilbideak, askaldegiak eta askoz gehiago dituzu zain paraje bitxi honetan.
Haurrentzat ezin hobea!
Hondartza horietako bat bisitatzen baduzu, etxera aho-zapore onarekin eta irribarre handi batekin itzuliko zarela ziurtatzen dizugu, eta, gainera, inguruko gastronomia tipikoa dastatzen baduzu, pintxoak eta arraina txingarretan esate baterako, betiko geratu nahiko duzu! Baina zure plana hondartza posible guztiak ezagutzea bada, 176 kilometroko ibilbidea duzu Euskadin zehar, hondartzaz eta kalaz beterik.
Zure asmoa dena delakoa izanda ere, gogo handiz itxarongo zaitugu, Euskadi zure parte da eta!
Zure unea da, lekua da.