Gero eta zorrotzagoak gara inguratzen gaituenarekin, balio handiagoa ematen diogu esklusiboari eta ez gara edozerekin konformatzen. Ez gara materialaz bakarrik hitz egiten ari, batez ere esperientzia bakarrak bilatzen ditugu, bizipen berezia, ohiz kanpokoa. Izan ere, zer du txarra gustu ona izateak?
Premium belaunaldia gara. Ez dugu ohiko bidaiarik nahi: mota guztietako luxuak dituzten hotel chicak bisitatzea gustatzen zaigu, ikuspegi ikusgarriak dituzten gourmet jatetxeetan jatea, ia inork ezagutzen ez dituen txoko bereziak aurkitzea. Denborarekin, izaki sofistikatuagoak bihurtu gara, kosmopolitagoak, abangoardian egotea gustatzen zaigu.
Euskadi Confidentialen barneratzea gure iragana aurkitzea da, zurekin partekatu nahi dugun jatorria, guztiona dena. Gure alderdi kosmopolitan sakontzea da, bizitzako plazerrak ulertzeko dugun modua bizitzea. Aurkikuntza eta esklusibotasuna, berezia sentitzearen pribilegioa da, neurrira egindako esperientzia paregabeak esperimentatzearen pribilegioa. Plazerra eta bikaintasuna uztartzea, gure gastronomia anitzaren eta zerbitzurik onenaren bidez esker ona adierazteko modua.Euskadiko Premium Turismoak 85 marka ditu, zure egonaldia ikusgarria izatea ahalbidetuko dutenak: 4 edo 5 izar dituzten 16 ostatu, Michelin Izarrak eta Soles Repsol bezalako aintzatespenak dituzten 28 jatetxe, 22 Premium esperientzia, 13 saltoki berezi, luxuzko garraioko 5 enpresa eta DMC bat (Destination Management Company).
Ezagutu Bilbo , Gasteiz , Donostia , Arabako Errioxa , Euskal Kostaldea eta gure mendi eta bailarak . Ausartzen zara?