Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
Estás en:
  1. Ezagutu Euskadi
  2.  
  3. Blog Turista Maitea
  4.  
  5. Blog

Euskadi Basque Country Confidential

Belaontzia
2022ko abuztuaren 23(e)an
Belaontziaren irudia

Enogastronomia Natura Artea

Gero eta zorrotzagoak gara inguratzen gaituenarekin, balio handiagoa ematen diogu esklusiboari eta ez gara edozerekin konformatzen. Ez gara materialaz bakarrik hitz egiten ari, batez ere esperientzia bakarrak bilatzen ditugu, bizipen berezia, ohiz kanpokoa. Izan ere, zer du txarra gustu ona izateak?

Gero eta zorrotzagoak gara inguratzen gaituenarekin, balio handiagoa ematen diogu esklusiboari eta ez gara edozerekin konformatzen. Ez gara materialaz bakarrik hitz egiten ari, batez ere esperientzia bakarrak bilatzen ditugu, bizipen berezia, ohiz kanpokoa. Izan ere, zer du txarra gustu ona izateak?

Premium belaunaldia gara. Ez dugu ohiko bidaiarik nahi: mota guztietako luxuak dituzten hotel chicak bisitatzea gustatzen zaigu, ikuspegi ikusgarriak dituzten gourmet jatetxeetan jatea, ia inork ezagutzen ez dituen txoko bereziak aurkitzea. Denborarekin, izaki sofistikatuagoak bihurtu gara, kosmopolitagoak, abangoardian egotea gustatzen zaigu.

Euskadi Confidentialen  barneratzea gure iragana aurkitzea da, zurekin partekatu nahi dugun jatorria, guztiona dena. Gure alderdi kosmopolitan sakontzea da, bizitzako plazerrak ulertzeko dugun modua bizitzea. Aurkikuntza eta esklusibotasuna, berezia sentitzearen pribilegioa da, neurrira egindako esperientzia paregabeak esperimentatzearen pribilegioa. Plazerra eta bikaintasuna uztartzea, gure gastronomia anitzaren eta zerbitzurik onenaren bidez esker ona adierazteko modua.Euskadiko Premium Turismoak 85 marka ditu, zure egonaldia ikusgarria izatea ahalbidetuko dutenak: 4 edo 5 izar dituzten 16 ostatu, Michelin Izarrak eta Soles Repsol bezalako aintzatespenak dituzten 28 jatetxe, 22 Premium esperientzia, 13 saltoki berezi, luxuzko garraioko 5 enpresa eta DMC bat (Destination Management Company).

Ezagutu Bilbo Gasteiz Donostia Arabako Errioxa Euskal Kostaldea eta gure mendi eta bailarak . Ausartzen zara?

1. Hotelik ospetsuenak

Euskadi Confidentialek monumentu arkitektoniko gisa katalogatutako luxuzko ostatuak biltzen ditu, baita suite inperialak edo edertasun eta wellness premium zerbitzuak ere. Gure tradiziorik zaharrenak irudikatzen dituzten baserri-egitura duten hotelak, jauregiak eta taldeentzako jauretxeak zure hurrengo egonaldian aurki dezakezun esklusibotasunaren erakusgarri txiki bat baino ez dira.

Hotela
Hotela irudia

2. Gastronomia zorrotza

Michelin izarrak eta Repsol eguzkiak dituzten jatetxe ezagunak idilikoak baino gehiago dira Euskadin, ahosabai gourmetenak harritzeko prest daudenak. Landa menuak, marinelak, tradizionalak edo berritzaileak, baina, batez ere delicatessen deritzoteanak.

Itsasora edo zelai berdeetara begira dauden baserriak, mahastien artean mimetizatzen diren upeltegiak. Gure olinpo gastronomikoetako batzuk baino ez dira.

Gastronomia
Gastronomiaren irudia

3. Merkataritza berezia

Euskadin izango duzun esperientzietako bat merkataritza da, bakarra bezain esklusiboa, beste inon aurkituko ez dituzun aparteko piezez betea.

Horien artean, multimarka galeriak, modako, diseinuko edota dekorazioko proposamen artistikoak, bitxigintzako pieza bakarrak, kalitate handiko poltsak sortzen dituzten larrugintzako maisuak, perfume esklusiboak eta askoz gehiago.

Merkataritza berezia
Merkataritza berezia

4. Iradokizunak

Euskadi Confidentialen iradokizunen artean, helmuga bakoitzean egin beharreko jarduera sorta zabala aurkituko duzu:

  • Guggenheim Bilbao Museoa edo Bizkaia Zubia bezalako leku enblematikoak bisitatu.
  • Gure ardorik onenak upategi esklusibo batean dastatzea.
  • Donostiako Aquariumera edo Chillida Leku Museora joatea.
  • Belan nabigatzea.
  • Golfean jokatzea paradisu berde batean.
  • Ametsetako hezeguneetan ibiltzea.
  • Katedral bat mirestea.
Bizkaiko Zubi Esekia
Bizkaiko Zubi Esekia

5. Premium zerbitzuak

Aireportura lekualdatze pribatuak, txangoak egiteko gidaridun gama altuko autoak, helikopteroz ibilbide panoramikoak, jet pribatuak eta luxuzko garraio mota guztiak zure eskura egongo dira bisitatzen gaituzun guztietan.

Zure izenean erreserba bat dago, zu bezalako bidaiari berezientzako plan esklusibo bat. Bazatoz?

Premium zerbitzuak
Premium zerbitzuak

Erlazionatutako artikuluak

Euskadi, auzolana