Bizkaiko Zubiaren 5 bitxikeria

Kostaldea Planak
Maisulan arkitektoniko hau Zubi esekia izenez ere ezaguna da, duen egituragatik, tenkatutako kableek eusten diotelako, era honetako zubien ezaugarria.
Kostaldea Planak
Maisulan arkitektoniko hau Zubi esekia izenez ere ezaguna da, duen egituragatik, tenkatutako kableek eusten diotelako, era honetako zubien ezaugarria.
Ingeniaritza desafio honen helburua izan zen Portugalete eta Getxoko ibaiertzak lotzea, itsasadarreko itsasontzi trafikoa oztopatu gabe. Eta bete egin zuen helburua, bi udalerrien arteko joan-etorriak erraztuta ontzitxoaren bidez.
Zalantzarik gabe, burdinazko harribitxia nahitaez ikusi beharreko zerbait da Euskadira eginiko bisitan. Jakin nahi dituzu zubiari loturiko bitxikeriak gu bisitatu aurretik? Ondoko lerroetan horietako batzuk kontatuko dizkizugu.
Bizkaiko Zubia izan zen egitura metalikoko munduko lehen transbordadorea.
Alberto Palacio y Elissague arkitektoak diseinatu zuen eta 1893ko uztailaren 28an inauguratu zen.
UNESCOk Munduko Ondare izendatu zuen 2006an, Europako Industria Iraultzaren eta burdinaren arkitekturaren eraikuntzarik onenetako bat izateagatik. Izendapen hori jaso duen Euskadiko lehen monumentua da.
Zubiaren goiko pasabidea oinez zeharka daiteke, aukera ezin hobea Itsasadarraren ikuspegi panoramikoez gozatzeko.
Gainera, ontzitxoaren mekanismoa ikusiko duzu bertatik bertara. 160 metroko ibilaldia 50 metroko altueran.
Ausartuko zinateke zubi batetik jauzi egitera? Bizkaiko Zubian egin dezakezu! Zubiaren egituran gora igo zaitezke, ia 50 metroko altueran dagoen pasabideraino, eta bertatik jauzi egin.
Zure ustez, zein da lekurik onena zubiari argazkia egiteko? Spoilerra egingo dizugu: zubiaren argazkirik onena ateratzen da bi itsasertzak lotzen dituen eta gasolino izenez ezaguna den ontzitik. Zalantzarik gabe, argazkia egiteko perspektibarik onena da.
Zatoz eta gure zubi ospetsuenari buruzko bitxikeria gehiago ezagutuko dituzu! Eta ez ahaztu argazki kamera!
Burdinezko ametsa
Enogastronomia Natura Artea
Kostaldea Natura Arabako Errioxa Mendiak eta Haranak
Kostaldea Natura Hiriak