Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
Estás en:
  1. Ezagutu Euskadi
  2.  
  3. Blog Turista Maitea
  4.  
  5. Blog

5 leku Euskadin selfierik onena ateratzeko

Artxanda
2022ko abuztuaren 9(e)an
Artxandako begiratokia

Kostaldea Natura Hiriak

Nonbaitera bidaiatzen dugunean selfie perfektua bilatzen dugu une berezi horiek gogoratzeko. Argazkiak ikusten eta partekatzen gozatzen dugu behin eta berriz.

Hona etortzearen abantailetako bat hiriburu batetik bestera distantzia gutxi dagoela da: Bilbo, Gasteiz eta Donostia bidaia bakar batean bisita ditzakezu, batetik bestera ordu bete inguru baitago, gutxi gorabehera. Gainera, hemen mendia eta hondartza aurkituko dituzu, berdea eta urdina elkartzen diren paisaia ikusgarriak. Primeran mota guztietako argazkiak ateratzeko, ezta?

Post honetan Euskadiko egonaldia betikotzeko 5 txokorik onenak aipatuko dizkizugu, beraz, hartu papera eta boligrafoa eta hartu ideiak zatozenerako.

1. Gasteizko Goroldioa

Landare-eskultura ikoniko hau Green Capitaleko punturik bisitatuenetako bat da. Goroldioa edo “El Musgo” Andre Maria Zuriaren plazan dago eta Gasteiz bisitatzen duten turistentzako puntu interesgarri bat da.

Atera ezazu selfie bat hau atzealdean duzula!

Gasteizko Goroldioa, Andre Maria Zuriaren plazan
Andre Maria Zuriaren plaza irudia

2. Donostiko Haizearen Orrazia

Hiriko gunerik ezagunenetakoa da, Eduardo Chillida eskultorearen lanik garrantzitsuenetako bat. Olatuen bultzadaz airea eta ura isurtzen duten hodi-sistema batez dago osatuta.

Erronka bat proposatzen dizugu: lainoztatutako ura ateratzen den unea harrapatzea.

Donostiko Haizearen Orrazia
Donostiko Haizearen Orrazia irudia

3. Artxandako begiratokia Bilbon

Bilbo zure oinetan ageri den argazki bat nahi baduzu, begiratoki hau da bilatzen duzuna. Artxanda mendia Bilboko aisialdirako gunerik garrantzitsuenetako bat da, Bizkaiko hiriburuaren ikuspegi onena izateaz gain.

Hurbildu Bilbo jartzen duen letra erraldoietara eta bilatu algelurik onena!

Artxandako begiratokia
Artxandako begiratokia Bilbon

Ezagutu Euskadiko 5 selfie onenak!

4. San Pedro Atxarre Urdaibain

San Pedro Atxarre da beste begiratoki ikusgarrienetako bat, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ikuspegi panoramikoak dituen mendixka da. 300 metroko altuera du eta artadi-basoak ditu.

Ermitaraino igo, arnasa berreskuratu eta atera argazki bat atzealde paregabe horrekin.

San Pedro Atxarre begiratokia
San Pedro Atxarre Urdaibain irudia

5. Gorbeiako gurutzea

Gorbeia mendia euskal mendizaletasunaren erreferentzia puntu bat da, bere gurutzeak Bizkaia eta Arabaren arteko muga markatzen du. 1.482 metroko garaiera du eta paisaia oso ezberdinak ditu, hala nola, eremu harritsuak, pagadi-basoak edo larre berdeak.

Argazkiak ateratzeko moduko txoko asko ditu, baina gurutzeko selfiea ezinbestekoa da.

Gorbeiako gurutzea
Gorbeia mendiko gurutzearen irudia

Erlazionatutako artikuluak

Euskadi, auzolana