Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Wine Oil Spa Villa de Laguardia

Negozioak

Spa

Wine Oil Spa Villa de Laguardia

Praktika Onak
  • Wine Oil Spa Villa de Laguardia
  • Wine Oil Spa Villa de Laguardia
  • Wine Oil Spa Villa de Laguardia
  • Wine Oil Spa Villa de Laguardia
  • Wine Oil Spa Villa de Laguardia
  • Wine Oil Spa Villa de Laguardia

Wine Oil Spa Villa de Laguardia

Villa de Laguardia hotelaren parte da Wine Oil Spa zentroa. Arabako Errioxan dago, eta ardoaz eta oliba-olioaz baliatzen da gorputza eta adimena zaintzeko. Zentroak 1.000 metro koadro inguru ditu, eta bi gune nagusitan banatuta dago. Batetik, spa gunea nabarmendu behar da. Zirkuitu termalean -Arroniz motako olibondo bat du erdigunean- kontrastezko dutxak ez ezik, sauna finlandiarra, bainu turkiarra eta izotz iturria ere aurkituko ditugu.

 

Igerilekuko tratamenduek (hidrojetak, ur oheak eta ur hotzeko aska, batzuk bakarrik aipatzearren) hobeto sentitzen lagunduko digute, eta hamaketan atseden hartu ahal izango dugu. 200 metro koadro dituen erferaerdi-formako kupula batek estaltzen du zirkuitu termala, eta horrek kanpoaldeaz eta gaueko kromoterapia sistemaz gozatzea ahalbidetzen du.

 

Bigarren gune nagusiak gorputz eta aurpegi tratamenduetarako 15 kabina hartzen ditu barne, eta hidroterapia teknika desberdinak eskaintzen dituzte bertan. Wine Oil Spa zentroak tokiko produktuetan (besteak beste, gaztainak, basaranak, Arabako Errioxako boilurra eta usain-belarrak) oinarritutako tratamenduez gozatzeko aukera ere ematen digu.


Zerbitzuak: Taberna/kafetegia / Gimnasioa / Parkinga / Jatetxea

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Paseo de San Raimundo, 15   - 01300  Laguardia

Telefonoa:   +34 945 600 532 / +34 945 600 560Telefonoa:  

+34 945 600 532 / +34 945 600 560

Helbide elektronikoa:

reservas@wineoilspa.com

Ordutegia:

Astelehenetik ostegunera: 10:00-15:00 eta 17:00-21:00
Ostiraletan: 10:00-15:00 eta 17:00-22:00
Larunbatetan: 10:00-22:00
Igandeetan: 09:00-20:00

Euskadi, auzolana