Molinar Termak | Euskadiko bainuetxeak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Negozioak

Bainuetxeak

Molinar Termak

Praktika Onak

Bizkaiko mendebaldeko muturrean, Karrantza haranean, kokatuta daude Molinar Termak. Bertaratzen diren bisitariek landa giroko ingurune lasaian uren ezaugarri terapeutikoez gozatzeko aukera izango dute. Karrantzako bainuetxean dutxa azpiko eta ur azpiko masajeak egiteaz gain, bestelako teknikak erabiltzen dituzte. Horien artean, lokatz-terapia da aipagarriena.

 

Bainuetxean igerileku termalak, 29-31ºC tarteko tenperatura duten marmolezko bainuontziak, tenperatura nahiz presio ezberdineko dutxak, ur termal oxigenatua arnasteko gelak eta oinetarako hidromasajea aurki ditzakegu, besteak beste.

 

Bertako ur mineral sendagarriak, gainera, erreuma, arnas aparatuko arazoak, nerbio-sistemaren asaldurak edo giltzurruneko arazoak sendatzeko egokiak dira. Halaber, gorputz osoko hidromasajea egiteko bainuontziak eta masajeak emateko gelak ere baditu.

Datu interesgarriak

Helbidea
Bº Molinar, Nº 17 bajo - 48891 Karrantza Harana/Valle de Carranza
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba

Zerbitzuak

  • Parkinga
  • Jatetxea