Marques de Riscal Ardoterapia eta Spa zentroa | Euskadiko bainuetxeak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Negozioak

Spa

Marques de Riscal Ardoterapia eta Spa zentroa

Caudalie ardoterapia eta spa zentroa Ardoaren Hiria deituriko Elciegoko konplexuaren barruan dago. Marques de Riscal antzinako upeltegiak eta Frank Gehry Kanadako arkitektoak diseinatutako eraikin berritzaileak osatzen dute esparru hori, eta bertan, hotela, bi jatetxe, batzar gelak eta aipatutako ardoterapia eta spa zentroa daude, besteak beste.

 

Ardoterapia eta spa zentroak Arabako Errioxako ardoa eta mahatsa gorputza suspertzeko onuragarriak direla erakusten dio bisitariari. Spa zentro hau mota honetako lehendabizikoa dugu Espainiako Estatuan eta Caudalie aitzindariak, mundu zabalean ardoterapia lehenengoz erabili zuen enpresak, zuzentzen du. Terapia mota hau mesedegarria da oso, mineraletan aberatsak diren ur termalak eta mahatsaren eta ardoaren aterakin naturalak batera erabiltzen dituelako.

 

Spa zentroak 1.400 metro koadroko zabalera eta mota desberdinetako kabinak ditu: gune lehorrean, gune hezean eta bi upeletan. Bestelako instalazioak ere baditu: oinak garbitzeko putzua, jacuzzia, turkiar bainua eta 18 metroko igerilekua. Horrez gain, askotariko tratamenduak eskaintzen dituzte: bainuak, estalketak eta esfoliazioak, masajeak eta gommaje-ak eta aurpegiko tratamenduak, guztiak azal tinko, osasungarria eta ederra lortzeko. Tratamendu horien guztien artean izarra "gran facial Caudalie" deiturikoa da.

Datu interesgarriak

Helbidea
Calle Torrea, 1 - 01340 Elciego
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Webgune ofizialean sartu ordutegien berri izateko

Zerbitzuak

  • Taberna/kafetegia
  • Gimnasioa
  • Parkinga
  • Jatetxea