Euskal Kostaldea
Arrantza-portuak
XIX. mendearen amaieran, olatu horma eraikita eta kanpoko portua egiteko lanak hasita ekin zitzaion Santurtziren eraldaketari.
Garai hartan, itsasoari irabazitako eremuan, parkea eta egungo arrantzaleen kofradia eraiki ziren, E. Pagazartunduaren eskutik (1916).Berriki berriztatu da, eta honako hauek hartzen ditu: arrain lonja, enkanteen aretoa, San Pedro arrantzaleen kofradia, Turismo Bulego berria eta Santurtzi Itsasoa Museoa.
Haren aurrean dago Karmengo Andre Mariaren irudia, 1907az geroztik Santurtziko patroia denarena, alegia.