Hondarribiko portua

Hondarribiko portua

Euskal Kostaldea

Arrantza-portuak

Euskal kostaldeko baxurako porturik garrantzitsuenetakoa da Hondarribikoa.

Dike bat dauka hegoaldeko zatian, eta, horri esker, Hondarribiko flota guztia lotu daiteke. Izan ere, kontradike eta Hegoaldeko kaia eraikitzean Hondarribiko portua babesleku itxia bihurtu zen eta atrakatzeko 200 metro irabazi.

Azken lan horiei, izotz-fabrikaren moldaketari eta lonja barriaren eraikuntzari esker, arrantza jarduera ia guztiak babes-portura atera ahal izan dira herrigunea lasaiago utziz, bertan kirol portua ezartzeko. Kirol portuak Hondarribiaren turismo gune izaerari erantzuna eman eta aisialdirako ontzi andanari zerbitzua eman nahi izan die.

Zerbitzuak:

Untziola: La Marina Lehorreratze-orgak: 2 La Marina. Kofradia Garabiak: 3 (1,5 eta 5 tonakoak eta 1 pribatua) Konponketa tailerrak Ur hartuneak Errekin hartuneak Argindar hartuneak Itsas hornidurak: Kofradia: (34) 943642152 Kokagunea: l: 43-23,2 N L: 01-47,4W Marearen Gorabehera: 4,5 m Portuko Sarrera: Zabalera: 55 m EIBBko Sakonera: 5 m Norabidea: SE

Datu interesgarriak

Helbidea
Ramon Iribarren Pasealekua Ibilbidea, 29 - 20280 Hondarribia
Telefonoa
Lonja

Ez dute erakustaldi berezirik egiten; izan ere, arraina ikusgai jartzen dute erosleek gustuko duten generoa aukera dezaten.

Zerbitzuak

  • Parkinga
Euskadi, auzolana