Bermeoko portua | Kirol eta arrantza portuak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Bermeoko portua

Bermeoko portua

Euskal Kostaldea

Arrantza-portuak

Bermeoko portua Erdi Arotik izan da arrantzarako eta komertziorako itsas portu garrantzitsua; geroago, beste portuek hartu zuten indarra ikusita, arrantzarako berezitasuna hartu zuen Bermeokoak.

Azken urteotan, baina, Bermeoko portuak merkataritzako izaera berreskuratu du eta, halaber, arrantzarako indar handia mantentzen du. Hortaz, Kantauri osoko baxurako arrantzarik garrantzitsuena jasotzen da egun Bermeoko portuan.

Zerbitzuak: Untziolak: 3 pribatu Lehorreratze-orgak: 8 (6 publiko eta 2 pribatu) Txirrista Garabiak: 2 (12 tonakoak) Konponketa tailerrak eta aroztegiak Ur hartuneak Errekin hartuneak (Gas-oil) Argindar hartuneak Baskulak: 3 (40 eta 60 Tonakoak) Erabilitako olioaren bilketa Kokagunea: l: 43 -25 N L: 02 -43,4 W Marearen Gorabehera: 4,8 m Portuko Sarrera: Zabalera:90 m EIBBko Sakonera: 6 m Norabidea: E.NE.

Datu interesgarriak

Helbidea
Fraile Leku, 1 - 48370 Bermeo
Telefonoa

Zerbitzuak

  • Parkinga