Armintzako portua | Kirol eta arrantza portuak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Armintzako portua

Armintzako portua

Euskal Kostaldea

Arrantza-portuak

Armintza herri lasaiak, Lemoiz udalerrian, portu txikia eta atsegina dauka.

Ontzientzat portura sarrera ez da erraza, izan ere, harri eta harkaitz baxu ugari daude sarrerako eremuan bertan. Beste kasu askotan gertatu den bezala, arrantza-portu izatetik laketontziak jasotzeko gune izatera igaro da Armintzako portua ere, baina bere xarma bere horretan mantentzen du hala ere.

Portuan bertan hainbat taberna eta arraina jateko jatetxeak ere badira.

Zerbitzuak: Garabia: 1 (6 tonakoa) Txirristak: 3 Ur hartuneak Argindar hartuneak Kokagunea: l: 43 -26 N L: 02 -54 W Marearen Gorabehera: 4,5 m Portuko Sarrera: Zabalera: 10 m EIBBko Sakonera: 1 m 10 metroko zabalera duen sarrera kanal arriskutsua. Norabidea: W

Datu interesgarriak

Helbidea
Portubidea Kalea, 17 - 48620 Lemoiz
Telefonoa