Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Euskal Kostaldea

Arrantza-portuak

Armintzako portua

  • Armintzako portuaren ikuspegi orokorra

Armintzako portua

Armintza herri lasaiak, Lemoiz udalerrian, portu txikia eta atsegina dauka. Ontzientzat portura sarrera ez da erraza, izan ere, harri eta harkaitz baxu ugari daude sarrerako eremuan bertan.

Beste kasu askotan gertatu den bezala, arrantza-portu izatetik laketontziak jasotzeko gune izatera igaro da Armintzako portua ere, baina bere xarma bere horretan mantentzen du hala ere. Portuan bertan hainbat taberna eta arraina jateko jatetxeak ere badira.

Zerbitzuak:

Garabia: 1 (6 tonakoa)
Txirristak: 3
Ur hartuneak
Argindar hartuneak

Kokagunea: l: 43 -26 N L: 02 -54 W
Marearen Gorabehera: 4,5 m
Portuko Sarrera:
Zabalera: 10 m
EIBBko Sakonera: 1 m
10 metroko zabalera duen sarrera kanal arriskutsua.
Norabidea: W


Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Portubidea Kalea, 17  - 48620  Lemoiz
Telefonoa: +34 946 879 065Telefonoa: +34 946 879 065
Euskadi, auzolana