Nola iritsi eta mugitu

Aireportuak

Bilboko Aireportua (BIO)

Bilboko aireportua Santiago Calatrava arkitektoak diseinatu zuen. 1999an inauguratu zuten Loiuko landa eremuan, Bizkaiko hiriburutik 12 kilometrora. Burdinez eta kristalez eraikitako hiru solairu ditu, eta aireratzera doan uso baten itxura dauka. Aireportuko zirkulazioak izan duen hazkundeari erantzuteko, 2011. urtean berritu egin zuten iritsieren aretoa. Erabat itxi zuten eta aire girotua ezarri, bai eta zortzi igogailu berri eta iritsieren solairuaren eta aparkalekuarekin lotuta dagoen galeriaren artean bi konexio arrapala ere.

 

 

  • Aireportutik Bilborako autobusak: A3247 Aireportua-Bilbo. Geralekuak: Errekaldu Zumarkalea 14, Kale Nagusia 46 (Soto), Kale Nagusia 74 eta Termibus autobus-geltokia.
  • Aireportutik Zarautzera eta Donostiara autobusak: D050B Bilboko Aireportua-Donostia. Geralekuak: Busaren geralekua aireportuko iritsiera-atean (0 solairua)-Suhiltzaileen biribilgunea (Zarautz)-Bizkaia Pasealekua 12 (Donostia) eta autobus-geltokia (Donostia).
  • Aireportutik Arrasaterako autobusak: DG56B Aireportua–Arrasate. Geralekuak: Geltokia (Eibar)-Ibargarai (Bergara)-San Prudentzio-Garibai (Arrasate).
  • Gasteizerako autobusak: Udako hilabeteetan zuzeneko zerbitzu bereziak daude. Aukerarik onena linea erregularra da: A3247 Aireportua-Termibus (Bilboko autobus-geltokia), eta Bilbo-Gasteiz autobusekin lotzea.

 

Iritsieren solairuan bezeroaren arretarako postu bat eta txartelen salmentarako beste bat daude. Hainbat aparkaleku ere badaude:

  •  P1 aparkaleku orokorra bidaiarien terminalaren iparraldeko fatxadatik 100 metrora dago. Eraikinak bost solairu ditu, eta 2.924 plaza. Aukera ezin hobea da 4 egunetik beherako egonaldietarako, bai eta bidaiariak eraman eta jasotzeko ere.
  • P2 aparkalekua, berriz, egonaldi luzeetarako da. Irteeren mailan dago, eta terminalarekin lotuta, oinezkoentzako pasabide estali baten bitartez. Oinez joateko 5 minutu behar dira.
  • Premium aparkalekua ere badago (60 plazaduna), eta baita aparkaleku espresa ere.

 

Iritsieren eremuan 57 taxi egon ohi dira. Aireportuan bertan dago turismo bulegoa.

Datu interesgarriak

Helbidea
Carretera Asua-Erletxe - 48180 Loiu
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Distantziak kilometrotan

Bilbotik 12 kilometrora, Donostiatik 103 kilometrora eta Gasteiztik 74 kilometrora

Euskadi, auzolana