Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Umeen Gabonetako Parkea

  • PIN Bilbao Exhibition Centre

Umeen Gabonetako Parkea

Urtero legez, dibertsioa eta giro ona izango dira nagusi Umeen Gabonetako Parkean. Euskadiko hainbat udalerritan egingo dute, haur eta gaztetxoen gozamenerako. Egitarau zabalean, askotariko jarduerak aurkituko dituzte umeen gabonetako parkeetara bertaratzen diren lagunek. Txikienentzat margoak, gaztelu puzgarriak, ohe elastikoak, mahai-jokoak eta zaldiko-maldikoak prestatuko dituzte.

 

Zahartxoagoek tailerretan parte hartu ahal izango dute eta tirolina, eskalada, kart-ak, rol-jokoak edo bideo-jokoak aurkituko dituzte. Musika eta dantza emanaldi ugari ere ikusgai izango dira.

 

Bilbao Exhibition Centre (Barakaldo) Abenduak 18 - Urtarrilak 8

Berriro ere familiartean gozatzeko jarduera anitz antolatu dituzte Barakaldoko azoka-esparruan. Barrakak, jolasak, Internet ikastaroak, hezkuntza, kultura zein kirol ekitaldiak, txapelketak, ludotekak eta erakusketak egongo dira aurtengoan.

 

Hegoalde gizarte etxea (Vitoria-Gasteiz) Abenduak 26 - Urtarrilak 5

Txirristak, ohe elastikoak, ibilgailu elektrikoak eta bestelako ohiko jolasgune eta ekimenez gain, Gasteizko Umeentzako Gabonetako Parkeak berdintasuna eta dibertsitatea bezalako baloreak lantzen dituzten tailerrak eskaintzen ditu.

 

Kursaal (Donostia) Abenduak 22 - Urtarrilak 4

Jostailuak, zozketak, karaoke saioak, tonbola, bideo-jokoak, motor eta bizikletentzako pista, tailerrak eta puzgarriak nabarmendu behar dira Kursaaleko Haurren Gabonetako Parkearen egitarauaren baitan.






 

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Data: 2021/12/21 - 2022/01/08

Euskadi, auzolana