Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Txotx denboraldia

  • Txotx

Txotx denboraldia

Urtero legez, urtarrilaren erdialdean, Gure sagardo berria! oihuak sagardoaren denboraldiari hasiera emango dio. Apirilera arte sagardo naturalaren uzta berriaz kupeletik zuzenean gozatzeko parada izango da.

 

Orain zenbait hamarkada botiletan salduko zen sagardoa dastatzeko errituala zena gastronomia-jai handia da gaur egun. Hainbat dira garai honetan ateak zabaltzen dituzten sagardotegiak. Sagardotegiko menuan, bakailao-tortilla, bakailaoa piperrekin, txuletoia, gazta irasagarrarekin eta intxaurrak eskaintzen dituzte; guztia, sagardoaz lagunduta.

 

Sagardotegietan zutik jatea da ohikoena, baina tradizio hori mantendu ez duten sagardotegiak ere badaude. Ohiturak agintzen duenez, kupelak zabaltzeko ardura duenak Txotx! oihuarekin deitzen ditu mahaikideak. Orduan, kupelera gerturatzen dira denak sagardoa dastatzeko. Jangelaren ondoan egon ohi diren kupeletatik zuzenean hartzen dute.  Jendearen joan-etorria etengabea izaten da. 


Txotx 2021

Aurten, COVID-19aren aurkako neurriak direla-eta, sagardogileek mahaira ekarriko dute sagardo berria, pitxer edo botila gardenetan eta bakoitza bere txarteltxo edota azalpenarekin. Uzta berria mahaian kontsumitzea berritzailea da, baina aldi berean, antzinako kontsumitzeko modua berreskuratzeko pausoa. Historian zehar pitxarretan zerbitzatu izan da sagardoa gure sagardotegietan.

 

Otorduan zehar, pitxarra betetzera ere altxa daiteke mahai bakoitzeko arduraduna, eta sagardogilearen laguntzarekin beteko du taldeak dastatu nahi duen edo sagardogileak gomendatzen duen kupeleko sagardoa.


 

Asko dira Euskadiko sagardotegiak, gehienak Astigarragan, Hernanin, Usurbilen eta Urnietan kokatuta, baina Gipuzkoako beste hainbat udalerritan, Bizkaian eta Araban ere sagardotegiak aurki ditzakegu. Gaur egun, familiak eta lagun-taldeak elkartzen dira giro bikainaz eta sagardo naturalaz gozatzeko.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Data: 2021/02/05 - 2021/05/23
Euskadi, auzolana