Ospatuko da Amurrion Txakolinaren Eguna. Arabako Txakolina Jatorrizko Deiturak 2022ko uzta aurkeztuko du egun osoan zehar. Nola ez, Amurriora bertaratzen direnek edari preziatu hori dastatu ahalko dute.
Aurrekoaz gainera, Arabako Txakolina sustatzearren lan egin duen pertsona bati omenaldia egingo diote.