Fortunako Kirol klubak Donostia-Hondarribia Traila antolatu du, mendi lasterketen egutegian erreferente izan nahi duen proba berezia.
Lasterketaren zati handiena Talaia Bidetik izango da eta babestutako natura gune bi zeharkatuko ditu: Jaizkibel eta Ulia mendiak. Bere leloari ohore eginez: “itsasoaren gainetik korrika egiten delako…eta baita gurutzatu ere”, korrikalariek San Pedrotik San Juanera txalupan egingo dute.
Lasterketak kostaldeko ikaragarrizko paisaiak zeharkatzen ditu eta korrikalariak itsasertzeko kalak eta landak zeharkatuko dituzte.
Pasai Donibaneko toki altua gurutzatuko du, herri eta portuko bistak sekulakoak izanik. Gainera, Guadalupeko Santutegira igoko dira eta Hondarribiako kasko zaharra zeharkatu ere.
Guztira 500 korrikalarik 30,8 kilometro egingo dituzte, 1.300 metroko desnibelarekin.
Datu interesgarriak
Informazio gehiago
Estekak