Tolosa

Tolosako azoka

Kokapena Zerkausia kalea, Tolosa

1 urtarrilaren
31 abenduaren

Merkatu ezaguna egiten dute astero Tolosan, larunbat guztietan kanpoko hiru gune desberdinetan.

Zerkausian, alde zaharrean, euren produktu freskoenak ipintzen dituzte salgai larunbatero eskualdeko baserritarrek; Berdura plazan, lore eta landare azoka antolatzen dute; eta Euskal Herria plazan, kanpoko produktuak eta jantziak jartzen dira salgai.

VIII mendeko historia du, 760 urte baino gehiago baitira merkatu hau antolatzen dela, Euskal Herriko garrantzitsuenetako bat izanik. 1256. urteaz geroztik, merkatarien eta kontsumitzaileen topagunea izan da, hurbilen dauden baserrietako baratzeetatik zuzenean ekarritako produktu tipikoak erosteko toki ezin hobea.

Tolosako babarrunak, Ibarrako piparrak, Idiazabal gazta, Errezilgo sagarrak, mota guztietako barazkiak, ogia eta artisau-gozogintza dira azokara hurbilduz gero erosi ahal izango dituzun produktu nagusiak.

Ezinbestekoak hurbil

Euskadi, auzolana