Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

51.Tolosako Abesbatza Lehiaketa

51.Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Nazioarte mailako abesbatza lehiaketa ospetsuenetako bat dugu Tolosakoa. Munduko abesbatzarik onenak biltzea, eta, aldi berean, euskal musika-tradizioa eta kultura ezagutaraztea du xede nagusi.

 

Lehiaketaren barruan hiru atal daude: Ganbera abesbatzak atala (euskal musika eta folklorea eta polifonia sailak), Haurren abesbatzak atala eta Ahots taldeen atala (musika erlijiosoa eta musika profanoa sailak).

 

 

Honako ganbera abesbatz hauek lehiatuko dira aurtengo edizioan: Gaos (Galizia), Auruim (Asturias), Collegium Musicum Berlin Chamber Choir (Alemania), Männerstimmen Basel (Suitza), JCA National Youth Choir (Japonia) eta Batavia Madrigal Singers eta Consolatio Choir, biak ala biak Indonesiakoak. Ahots taldeen atalean honako hauek arituko dira: Gema Sangkakala (Indonesia), Swara Vocal Ensemble (Belgika), Glier Institute (Ukrania), Festino Vocal Ensemble (Errusia), Art'n Voices Vocal Ensemble (Polonia) eta Vocal Group Era (Letonia), besteak beste.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: / Tolosa
Data: 2019/10/31 - 2019/11/03
Euskadi, auzolana