Donostia

San Silvestre lasterketak

Kokapena Errenteria, Donostia / San Sebastián, Ordizia, Zarautz, Bilbao, Galdakao, Getxo, Güeñes, Zizurkil, Beasain, Azpeitia, Vitoria-Gasteiz, Tolosa

31 abenduaren

Abenduaren 31an, San Silvestre lasterketa jendetsuak antolatzen dute Euskadiko hainbat herritan. Guztietan jai giroa nagusi izaten da, baina, hala ere, lehiaketa kutsua ez dute galtzen.

 Gipuzkoa

Nazioartekoa izanik, Gipuzkoako probarik garrantzitsuena Beasaingoa da. Beti-Bizi elkarteak antolatuta, 9 kilometrokoa da. Ohi denez, izen handiko atletek hartuko dute parte. Irteera 12:00etan izango da tren geltoki aurrean.

Hitzordurik jendetsuena Donostian da, San Silvestrek korrikalari eta zale ugari biltzen ditu. Amara Kirol Elkarteak antolatzen duen probak markak hautsi zituen, 1.500 partehartzaile izan zituen eta. Aurtengoan lasterketariak 15:00etan abiatuko dira, Benta Berritik hasita oraingoan aldaketak dituen 8,2 kilometroko ibilbidea egiteko.

San Silvestre lasterketak izango dira ere Azpeitia, Errenteria, Ordizia, Tolosa, Zizurkil eta Zarautzen.

Bizkaia

Bizkaian, Galdakaok jasoko du arreta guztia Ramon Gilen omenezko Gabon Zaharreko Zirkuitoarekin, izan ere, Estatuan ospatu zen lehendabiziko San Silvestrea izan zen. Galdakaoko Atletismo klubak antolatzen du 7 kategoria eta 1,1 kilometro dituen lasterketa hau. 

Sodupen eta Errekalden (osasun egoera dela eta atzeratuta) ere izango dira lasterketak 31an.  Getxon, 11:00etan hasiko da Andra Mariko Krosa. Araban Gasteizko San Silvestreak 25 urte beteko dituen honetan 1.800 lasterkari izatea espero dute.

Araba

Arabako Atletismo Federazioak antolatuta, kirol ekintza jendetsuenen artean dago.

Ezinbestekoak hurbil

Euskadi, auzolana