Euskadi Basque Country
 

Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak

San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak

San Prudentzio jaiek garrantzi eta esanahi berezia dute Arabako biztanleentzat.

 

Bezperan, apirilaren 27an, Gasteizko Probintzia plazako balkoietatik "Erretreta" ospetsua jotzen dute musika-bandek. Horren ondoren, elkarte gastronomikoetako kideek, sukaldari arropa jantzita, Danborrada jendetsuan hartzen dute parte: Arabako hiriburuko alde zaharra eta erdigunea zeharkatzen dituzte, txistuen eta danborren soinuaz lagunduta.

 

Apirilaren 28an ospatzen da San Prudentzio jaia. Milaka lagun joaten dira Armentiako basilikara, San Prudentzio Arabako zaindaria gurtzeko helburuarekin. Elizkizuna bukatutakoan, Armentiara bertaratutako lagunak inguruko zelaietan elkartzen dira giro bikainaz gozatzeko.

 

Jaiek maiatzaren 1era arte irauten dute, egun horretan Estibalizko Santutegira igotzen baita erromerian. Han, besteak beste, tortilla patata lehiaketa, herri kirolak eta aurresku eta dantza txapelketak egiten dira, egun osoan.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: / Vitoria-Gasteiz
Data: 2020/04/27 - 2020/05/01
Euskadi, auzolana