San Martzial Alardea

San Martzial Alardea

Kokapena Irun

30 ekainaren

Bolbora usaina jaun eta jabe izaten da Irunen ekainaren 30ean (San Martzial eguna). 1522an irundarrek tropa frantsesen aurka lortutako garaipena gogora ekartzen dute egun horretan. Txirulen eta danborren soinuak jeneralaren agindura aldi berean tiro egiten duten milaka eskopeten zalapartarekin bat egiten du.

Hainbat taldek hartu ohi dute parte desfilean; euren janzkera berezia da oso (kamiseta eta galtza zuriak, gerriko eta txapel gorriak), eta konpainiaren arabera (infanteria, artilleria, zalditeria, gastadoreak, laguntzaileak...), zertxobait aldatzen da. Irungo kaleetatik desfilean joaten dira San Martzial mendiraino, eta, bertan, Santuaren omenezko erromeria jendetsua egiten dute. Hamarkada bat baino gehiago daramate bi desfile egiten. 8.000 lagunek osatzen dute "alarde tradizionala" eta emakumeak kantinera gisa bakarrik ager daitezke.

Bestalde, 2.000 lagun inguru biltzen dituen "alarde mistoa" ere egiten dute; horretan, emakumeek kantinera nahiz eskopetari gisa edo txilibitua eta adarra joz har dezakete parte.

Ezinbestekoak hurbil

Euskadi, auzolana