Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

San Blas azokak

  • San Blas opilak

San Blas azokak

Asko dira urtero San Blas egunaren ospakizunarekin otsailari ongietorria egiten dioten udalerriak. Hilaren 3an omentzen dute eztarriko gaitzen zaindaria, eta egun horretan bi elementu dira nahitaezkoak: kolore ezberdinetako kotoizko lokarriak eta San Blas eguneko gozoki bereziak. Tradizioaren arabera, bi elementuok bedeinkatu ostean lokarria saman bederatzi egunez jarri eta gero erretzen badugu, santuak eztarriko edozein minetatik babestuko gaitu urte osoan zehar.

 

Azokak

Jaiegun horren alderdi erlijiosoaz gainera, gurean nekazal kutsu sakon bat ere hartzen badu San Blas egunak. Hori horrela, hainbat herritan nekazaritza eta abeltzaintza azokak egiten dituzte santuaren omenez. Laudion, esaterako, otsailares 3an, jarduera ugari antolatzen dituzte San Blas azokaren baitan: nekazaritza eta artisautza produktuen erakusketa eta salmenta, herri-kirolen erakustaldiak, odolkiak egiten ikasteko saio praktikoak, dantza eta musika ikuskizunak, eskualdeko baserritarrei omenaldia eta gaztaina dastatzea, besteak beste. Horrez gainera, txerri bat erre eta garbituko dute, ondoren bisitarien artean zozkatzeko. Egunari amaiera emateko, Txarripata Lehiaketa Gastronomikoa egingo dute Arabako udalerrian.

 

Gipuzkoari dagokionez, udalerri askotan (Eibarren, Soraluzen edo Elgoibarren, adibidez) San Blas opil gozoak prestatzeko ohitura handia dago. Baina, dudarik gabe, tradizioa Bizkaian dago zabalduen.

 

Abadiñok, zehazki, ehunka bisitari jasotzen ditu urtero, bertan ospatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko abeltzaintza azokarik garrantzitsuenetako bat. Ganadu erakusketa ikusteaz gainera, Durangaldeko udalerri horretara bertaratzen direnek barazkiak, fruta, gazta, txakolina, ogia, eztia, landareak eta artisautza produktuak erosteko abagunea izango dute. Hori gutxi balitz, azokaren baitan txikienentzako jarduera bereziak, herri-kirolen erakustaldiak, bertsolarien emanaldiak eta idi-probak ere prestatu ohi dituzte. 2021ko Abadiñoko San Blas Azoka, ordea, bertan behera gelditu da.

 

Bizkaiko beste txoko batzutan, hala nola Barrikan eta Busturiko Axpe auzoan, ere San Blas gogora ekartzen dute.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Data: 2022/02/03

Euskadi, auzolana