Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Sagarraren eta Sagardoaren herria Hernanin

  • Sagarra biltzeko prozesuaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute bisitariek
    Sagarra biltzeko prozesuaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute bisitariek

Sagarraren eta Sagardoaren herria Hernanin

Euskal Jaien egitarauaren baitan Sagarraren eta Sagardoaren Festaren edizio berria hartuko du Hernanik irailaren 20an. 9:00etan emango diote hasiera jaiari, txistulari bandaren kalejirarekin. Ondoren, 10:30ean, Manuel Iradiren (Zabaloenea baserria) eta Mari Carmen Urangaren (Erroxali baserria) sagarren erakusketa izango da ikusgai Gudarien plazan.

 

Bestalde, 11:00etatik 11:30era, Hernanira bertaratzen den lagun orok sagardo bikaina dastatzeko aukera izango du, udalerriko upeltegien eskutik. Sagardoa laguntzeko pintxoak ere salduko dituzte.

 

Eguerdian sagarra biltzeko prozesuaren nondik norakoak ezagutuko dituzte bisitariek, eta geroago, sagardogintza erakustaldia egongo da. Sagardogintzan erabilitako tresna zaharren erakusketa ere izango da ikusgai.

 

Aurrekoaz gainera, eguneko egitarau zabalaren barruan honako jarduera hauek aurki ditzakegu: trikitixa txapelketa, Urretxa elkarteak prestatutako mikologia erakusketa, pilota partidak Ezkiaga pasealekuan, herri-bazkaria, dantza erakustaldia eta musika emanaldiak.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: Gudarien Plaza / Hernani
Gutxi gorabeherako data: Bertan behera

Ordutegia:


9:00-19:30

Euskadi, auzolana