Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Sagardo Eguna, Usurbilen

  • Usurbil, Sagardo Egunaren agertoki

Sagardo Eguna, Usurbilen

1981. urteaz geroztik egiten dute Sagardo Eguna Usurbilen. Ezbairik gabe, Gipuzkoako udalerri horretako ekitaldi ospetsuenetako bat da, eta urtero milaka lagun erakartzen ditu.

 

Oraingo honetan, udalerrira bertaratzen direnek Gipuzkoako 40 ekoizle baino gehiagoren sagardoa dastatzeko abagunea izango dute. Eguneko egitarauaren baitan Sagardo Botatzaileen Txapelketak merezi du aparteko aipamena. Urtero 10 bat aditu aritzen dira lehian, kalean biltzen den jendetzaren begiradapean.

 

Halaber, herri-bazkaria eta erromeria ere antolatzen dituzte, eta Eusko Labeldun txekorra erre ohi da.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: / Usurbil
Gutxi gorabeherako data: Maiatza

Euskadi, auzolana