Euskadi Basque Country
 

Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Pasaia Itsas Festibala 2020

Pasaia Itsas Festibala 2020

Lehenengo edizioaren erabateko arrakastaren ondoren, non 110 itsasontzi baino gehiago bildu baitziren, Pasaia Itsas Festibalaren bigarren edizioa 2020ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era egingo da.   

 

Europako hainbat lekutatik iritsitako itsasontzi tradizionalak bilduko dira beste behin Pasaiako uretan.

 

Ekitaldi hau nazioarteko itsas topaketa handi bat da, eta bisitariek jarduerez beteriko giro kosmopolita batean murgiltzeko aukera izango dute. Jarduerak bi eremutan egingo dira: ur eremuan, itsasontzi tradizionalek nabigatuko dute, eta herriko lau barrutiak (Donibane, San Pedro, Antxo eta Trintxerpe) barne hartzen dituen lur eremuan, berriz, gastronomiari, eskulanei eta musikari loturiko jarduerak egingo dira villages deituriko espazioetan.

 

Kontzertuak: Gari, Celtas Cortos eta Texas

 

Maiatzaren 28an, itsasontzi handiak, Shtandart, Oosterschelde eta Marité, heldu eta gero, Garik emango du kontzertua Pasai San Pedron. Ostiralean, berriz, Celtas Cortos taldearen kontzertua izango da Antxoko barrutian eta Maria Berasartearena Donibaneko barrutian. Bukatzeko larunbatean Texas talde eskoziarraren kontzertua izango da Trintxerpeko barrutian.

 

Kontzertuen egitaraua

  • Maiatzak 28 - Pasai San Pedro: Beste Urtaroak, GARI
  • Maiatzak 29 - Pasai Donibane: Matilda, María Berasarte
  • Maiatzak 29 - Pasai Antxo: Lur Usabiaga, Idoia Asurmendi, Celtas Cortos
  • Maiatzak 30 - Trintxerpe: Siete C, ELE, ARIZONA BABY, TEXAS
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: / Pasaia
Data: 2020/05/28 - 2020/06/01
Euskadi, auzolana