Ekitaldiak

Ekitaldiak

Oreinen orroak

  • Oreinen orroak / Argazkia: Arabako Foru Aldundia

Oreinen orroak

Irailean, Gorbeiako Parke Naturaleko Arabako aldean, naturak ikuskizun paregabea eskaintzen du: oreinen orroak. Eremu horretan bizi diren 600 bat oreinek estaltze garaia izaten dute.

 

Orro garaiak iraun bitartean espeziea babesteko eta geografikoki ez sakabanatzeko asmoz, Arabako Foru Aldundiak hainbat neurri hartzen ditu animaliak ahalik eta gutxiena asaldatzeko. Aldi berean, bisita gidatuak antolatzen ditu orroak behaketa puntu zehatzetatik behatzeko, hamabost eta hogei pertsona arteko talde txikietan bisitak eginez. 

 

Bisitak iluntzean egiten dira eta plazak zozketaz esleitzen dira.

 

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: / Urkabustaiz / Zigoitia / Zuia
Gutxi gorabeherako data: Iraila

Euskadi, auzolana