Ordiziako azoka | Euskadiko Turismo Agenda | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Ordizia

Ordiziako azoka

Kokapena Santa María, 24, Ordizia

9 urtarrilaren
9 abenduaren

Ordiziako azoka tradizionala saltzaileen eta eskualdeko nekazaritza zein abeltzaintza produktuen erosleen arteko asteazkeneroko topaketa izaten da.

 

Zutabe lodiz osatutako egitura batek estaltzen du azoka, eta bertan, era guztietako salgaiak topatuko ditugu: Idiazabal gazta, frutak, barazkiak eta kalitate goreneko ezin konta ahala jaki fresko.

 

Asteroko hitzordu horretaz gainera, urte osoan zehar hainbat azoka berezi egiten dira Ordizian. Pazko Asteko asteazkenean, esaterako, Artzain Eguna egiten dute, Idiazabal gaztaren aurkezpen moduan.

 

Urtean zehar, produktu nagusi bat izango du hilabete bakoitzak: 12 hilabete, 12 produktu. Ordiziako azokak irmoki defendatu izan du beti bertako eta sasoiko produktua. Horregatik, hilabete bakoitzean sasoiko produktu jakin bat ardatz hartzea du helburu. Horretarako, gune bat prestatu dute plazan, eta azokan produktu hori saltzen duten salmahaietakoak arduratzen dira asteazkenero gune horretaz.

 

Bestalde, hilabeteko azken asteazkenean, produktu gonbidatuarekin lotutako erakustaldi gastronomiko bat egiten dute.

Ezinbestekoak hurbil