Urrian egingo dira Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak, Bizkaiko 60 udalerri baino gehiagotan. "Kulturaren bideak" lelopean, ondarearen zaintza izango du ardatz aurtengo egitasmoak.
Jardunaldion helburu nagusia ia ezezagunak diren kultura-ondasunak jendeari erakustea da.
Oraingo honetan 150 jarduera baino gehiago antolatu dira, tartean, bisitaldi gidatuak, hitzaldiak eta erakusketak.