Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Balmasedako Nazioarteko Putxera Lehiaketa

Balmasedako Nazioarteko Putxera Lehiaketa

Urriaren 23an, Balmasedako jaietako egun handian, Nazioarteko Putxera Lehiaketa ospetsua egiten da.

 

Babarrunekin, urdaiarekin, txorizoarekin eta odolkiekin prestatzen da putxera. Plater horren jatorria azaltzeko historian atzera egin behar dugu: hotza zela eta bazkaltzeko trenetik jaistea ezinezkoa zenean, Bilbao eta Leon lotzen zituen trenaren gidariek lapiko edo putxeretan berotzen zuten janaria, tren-makinaren lurrunaz baliatuta.

 

1971. urtean antolatu zuten estreinako aldiz lehiaketa, eta gaur egun Balmasedako ekitaldi garrantzitsuenetako bat dela esan daiteke. Koadrila asko elkartzen dira urtero San Severino plazan, egun horretan Enkarterriko udalerrira bertaratzen direnen begiradapean putxera prestatzeko. Sari anitz banatzen dira irabazleen artean.

 

Hori gutxi balitz, hainbat ekintza prestatu ohi dituzte San Severino egunean, hala nola herri-bazkaria, erromeria, kalejirak eta dantzaldiak.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: Plaza San Severino / Balmaseda
Data: 2020/10/23
Euskadi, auzolana