Madalenak Elantxoben, Bermeon, Mundakan | Euskadiko Turismo Agenda | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Elantxobe

Madalenak

Kokapena

22 uztailaren

Busturialdea eskualdeko hainbat herritan ospatzen diren jai ezagunak ditugu Madalenak; batez ere, Bermeon, Mundakan eta Elantxoben hartzen dute indarra. Herriok jai giro bikainaz gozatzeko prest dauden milaka lagun hartzen dituzte urtero. Tradizioari jarraiki, mahoizko alkandora daramate guztiek.

Bermeok eta Mundakak Izaro irlaren jabetzagatik duten auzia berpiztu ohi dute uztailaren 22an. Bermeoko udalbatza goizean biltzen da, Santa Eufemia elizan eskaintzen duten meza nagusira joateko. Handik gutxira, fanfarreek euren musikarekin herriko kaleak girotzen dituzte, eta agintari talde batek Elantxoberaino bidaia egiten du itsasontziz, Izaroren atzean geldialdia egin eta, teila itsasora jaurtiz, irla Bermeorena dela adierazteko. Arratsaldean Elantxobetik Mundakara abiatzen dira, ordu bat eta erdi geroago Bermeora iristeko. Kalejirek eta fanfarreek lagunduta, Udaletxera joaten dira guztiak. Egunari amaiera bikaina emateko, talde ospetsu baten kontzertua prestatzen dute urtero. Arrigorriagan, Plentzian eta Trapagaranen (Zugastieta) ere Andre Maria Magdalena omentzen dute.

Bizkaian ez ezik, Gipuzkoan eta Araban ere jaiak antolatzen dituzte. Errenterian, adibidez, aste batez era askotako ekitaldiak prestatu ohi dituzte: erlijio ospakizunak, kirol txapelketak, kontzertuak, txikientzako jolasak, dantzaldiak eta kalejirak, besteak beste. Ezkio-Itsasoko, Oñatiko eta Gabiriako zenbait auzotan ere ospakizunak izaten dira. Arabari dagokionez, honako udalerriotan ospatzen dituzte Andre Maria Magdalenaren omenezko jaiak: Artziniegan, Aiaran eta Bernedon.

Ezinbestekoak hurbil