Euskadi Basque Country
 

Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Kandinsky Guggenheim Bilbao Museoan

Kandinsky Guggenheim Bilbao Museoan

Guggenheim Bilbao Museoak Kandinsky erakusketa aurkezten du, Solomon R. Guggenheim Fundazioari gehien lotutako artistetako bat, haren fundatzailea 1929an hasi baitzen artistaren obra bilduma egiten. Gaur egun, Vasily Kandinskiren 150 pieza baino gehiago ditu Guggenheimek.

 

Funtsezko artista honi buruzko erakusketa paper gaineko margolan eta obrek osatzen dute, eta Kandinskik bere ibilbide osoan izan zuen bilakaera estetikoa irudikatzen du.

 

Vasily Kandinski (Mosku, 1866 – Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1944) XX. mende hasierako artearen berritzaileen artean dago. Pintura mundu naturalarekiko loturatik askatu nahi izan zuen, eta, hori egitean, bere bizitza osoa hartuko zuen gai berri bat deskubritu zuen, soilik artistaren "barne beharrean" oinarrituta.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: Abandoibarra, 2 / Bilbao
Data: 2020/06/12 - 2021/01/10
Euskadi, auzolana