Gorbeia

Jarduerak Gorbeiako Parke Naturalean

Kokapena Termino Lekanda, s/n, Areatza, Artea, Orozko, Urkabustaiz, Zeanuri, Zeberio, Zigoitia, Zuia

29 martxoaren
31 abenduaren

Jarduerak Gorbeiako Parke Naturalean

Ekintza hauek egin ahal izateko, mapa eta material poltsa jaso behar dira Parketxean eta ekintza amaitutakoan materiala Parketxera itzuli behar da.

  • Mendizaletasuna sustatzeko orientazio eta pisten jolasa, Arrabako zelaietan.
  • Ginkana naturan, Saldropoko hezegunearen inguruan.

 

Ibilbide autogidatuak:

Oinez egitea eta mendizaletasuna dutenentzako luzera eta zailtasun ezberdinetako ibilbideak dira. Edozein momentutan zure kabuz egin ahal izateko ibilbide autogidatuak dira. Parketxean mapa eta argibideetako fitxa jaso dezakezu eta baita emailez edo telefonoz ere eskatuz gero.

 

Gurutzera igoera

  • Gorbeia mendiaren gailurrera (1481m) igotzeko ibilbiderik ezagunena da.

 

Ekosistema aniztasuna

  • Gorbeia Parke Naturaleko ikuspegi orokorra hartzeko ibilbide laua eta erraza.

 

Antzinako lanbideak

  • Ikazkin, karegile eta elurgileek mendian utzitako aztarnetan oinarritutako ibilbide zirkularra.

 

Itzinarako sarrera miresgarria

  • Ibilbidea Itzinako biotopo babestuaren sarreraino, Pagomakurretik Atxularreko begiraino.

 

Ubidetik bira

  • Herritik Eneabe mendiaren tontorreraino (782m) eta buelta, ibilbide zirkularra eginez.

 

Sintxitako urbidetik zehar

  • Zentzumen guztiekin gozatzeko ibilbidea, Orozkoko Urigoiti auzotik hasita. 

 

 

Urte osoan zehar eskaintzen diren ekintak.

Informazio gehiago eta erreserbak: gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus / 94 673 92 79.

Ezinbestekoak hurbil

Euskadi, auzolana