Güeñeseko udalerrian dagoen Basque Design Center berriak Mercedes de Miguel moda diseinatzaileari eskainiko dio bere inaugurazio erakusketa. De Miguelek pasarelen jabe egitea eta mugak gainditzea lortu du Bizkaiko burdinaren eskualdearen, Trapagaranen, bihotzean kokaturiko bere lantegi-laborategitik.
Erakusketak Mercedes de Miguelen bilduma guztietako piezarik esanguratsuenak bilduko ditu eta hura hartzen duen eraikin abangoardistarekin konbinazio harrigarri bat osatuta erakutsiko ditu, goiko solairutik hallera erortzen diren soinekoen ur jauziekin, adibidez.