Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Inauteriak

  • Inauteriak
  • Zalduondoko Ihauteriak
  • Ihauteriak
  • Bilboko Ihaurteriak
  • Donostiako Ihauterien 2019ko kartela
  • Mundakako Atorrak eta lamiak

Inauteriak

Inauteriek esanahi berezia dute gurean. Hainbat egunez dibertsioa eta giro ona jaun eta jabe izaten dira Euskadiko hiri eta udalerri guztietan.

 

Gipuzkoako herri askotan ospatzen dituzte inauteriak, baina, ezbairik gabe, Tolosako Inauteriak dira ezagunenak. Ostegun gizenarekin hasten dira bertan aratusteak, eta astearte gauerdian amaitzen da jaia, Sardinaren Hiletarekin.

 

Bestalde, konpartsak dira Donostiako inauterietako protagonista nagusiak (Kaldereroak eta Lanpernen, Lorezainen eta Oilarren konpartsak, besteak beste), eta Momo jainkoari omenaldia egiten diote. Gipuzkoako inauterietako beste pertsonaia ospetsuak Txantxoak dira.

 

Bizkaian, Bilbon Farolin eta Zarambolas izeneko pertsonaiak epaitzen dituzte urtero. Pertsonaiok bilbotarren harropuzkeria eta zintzotasuna irudikatzen dute, hurrenez hurren. Gainera, ehunka lagunek hartu ohi dute parte desfilean.

 

Mundakan ere era berezian ospatzen dituzte aratusteak. "Atorrak" eta "lamiak" dira jaietako protagonista nagusiak.

 

Markinan, inauteri-igandean dantzari gazteek herriko kaleetatik "zaragi-dantza" dantzatzen dute, euskal inauterietako dantzarik adierazgarrienetakoa. Hartz beldurgarri batek eta haren hezitzaileek mamuak uxatu eta haurrak beldurtzen dituzte.

 

Arabako hainbat herritan ongi etorri beroa egiten diete inauteriei. Azken urteotan, adibidez, jaiak galdutako ospea berreskuratu du Gasteizen. "Ostegun Gizenarekin" ematen diete hasiera ospakizunei, baina asteburuan biltzen da jende gehien hirian, mozorro-lehiaketan eta desfilean parte hartzeko, hain zuzen. Sardina-ehorzketarekin bukatzen da jaia, Plaza Berrian.

 

Zalduondoko baserri-giroko aratusteak oso ospetsuak izateaz gainera, Arabako zaharrenetakoak dira. Jaiaren protagonista nagusia, Markitos panpina xelebrea, herritik erakusten dute inauteri-igandean beste pertsonaia batzuekin batera. Udalerriaren gaitz guztien ikurra da, eta, horregatik, hura erretzean, zalduondarren bekatuak garbitzen dira. Ilarduia, Egino eta AndoingoLaudioko, Santikurutze Kanpezuko, Aguraingo (Porrero eta Sorgina pertsonaiak nabarmentzen dira) eta Saratsuko (Lantaron) inauteriak ere oso ezagunak dira. Azken herri horretan Porretero izeneko pertsonaia zigortu eta teilatu baten gainera botatzen dute.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Data: 2022/02/25 - 2022/03/01

Euskadi, auzolana