Hondarribiko Alardea | Euskadiko Turismo Agenda | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Hondarribia

Hondarribiko Alardea

Kokapena Hondarribia

8 irailaren

Irailaren 8an, Guadalupeko Amaren egunean, Alardea egin ohi dute Hondarribian. Tradizio handiko jaia da, eta urtero antolatzen dute, Guadalupeko Amari 1639an egindako botoa gogora ekartzeko. Izan ere, garai hartan, Frantziako armadaren setioa amaitu izana eskertu nahi izan zioten bizilagunek Guadalupeko Amari.

Konpainia ezberdinetako ehunka lagunek hartzen dute parte herriko kaleetan barrena egiten den desfilean. Pifano, tarrapata eta danbor joleek, eskopetariek eta kantinera batek osatzen dute konpainia bakoitza. Hondarribiko kaleak zeharkatu ostean, parte hartzaileak Guadalupeko santutegiraino igotzen dira, eta bertan, erromeria egiten dute. Arratsaldean desfilea egiten da berriz ere herrira jaisteko, eta goizaldera arte jai giroa izaten da nagusi.

Ezinbestekoak hurbil