Euskadi Basque Country
 

Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Guía Repsol Eguzki Sariak. Jarduera programa

Guía Repsol Eguzki Sariak. Jarduera programa

Donostiak Guía Repsol Eguzki berriak banatuko diren Gala hartuko du berriz aurten eta 200 sukaldari baino gehiago bertaratuko dira. 2020ko otsailaren 24an San Telmo Museoan izango den sari banaketaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dira, hala nola, kaleko-jarduerak, dastatze-saioak eta hiria dinamizatuko duten ekitaldi ludikoak.

 

Donostiako erdialdean herri bazkari bat egingo da, putxerez eta parrillez osatua, Zaporeak elkartearen onurarako. Boulevardean izango da, otsailaren 15ean, eta dastatu ahal izango diren jakien artean daude: babarrunak “sakramentuekin”, Balmasedako Putxeren Kofradiak prestatuak; lumagorria parrillan, Jakitea elkarteak kozinatua; eta Euskal Sagardoa JD, Getariako Txakolina eta Arabako Errioxako ardoa. Bukatzeko, postre tipiko bat Rafa Gorrotxategiren ukituarekin. Herri bazkari horretan bildutako diru guztia gastronomia eta solidaritatea batzen dituzten proiektuetarako izango da.

 

Bestalde, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Guía Repsol-ek ekitaldi hori aprobetxatuko dute hiriko suhiltzaileen kidegoari eskertzeko herritarren alde egunero egiten duten lana. Otsailaren 18an tupperra alde batera utzi eta oso janari berezia gozatu ahal izango dute beren instalazioetan.

 

Joan den urtean izandako arrakasta ikusita, Repsol Eguzkiak jaso dituzten sukaldariak Donostiako tabernetara hurbilduko dira. Igandean, otsailaren 23an, aperitiboaren orduan, Carlos Maldonado (Raíces); Javier Olleros (Culler de Pau); Fina Puigdevall (Les Cols) eta Begoña Rodrigo (La Salita) arituko dira Gandarias, La Viña eta Ganbara tabernetako pintxo ezaguneen bertsioak egiten eta zerbitzatzen.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Data: 2020/02/08 - 2020/02/24
Euskadi, auzolana