Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Getxophoto 2020

  • Argazkia: Getxophoto.com

Getxophoto 2020

Erakusketa formatu eta tokiak (batik bat, espazio publikoak) esploratu eta esperimentatzearen aldeko apustua egiten du Getxophotok, ohiko formatu eta tokiak alde batera utzi gabe. Horixe da Getxoko argazki jaialdiaren nortasunaren adierazle nagusietako bat. Helburua ez da hiria apaintzea, baizik eta bertan esku hartzea, modu berezian aukeratutako irudien bitartez istorioak kontatzeko.

 

Fatxadak, erakusleihoak, edukiontziak, tabernak, jolastokiak edo eraikinak... dena da baliagarria. Getxophotok begirada ugari hurbildu nahi dizkie herritarrei; eta ez soilik argazkiak obren pare kokatu, jendeak beha diezaien, baizik eta horien gaineko emozioak sorrarazi: gogokidetasuna; eztabaida; pertsonen, irudien, bizilagunen eta bisitarien arteko lotura; etab.

 

Etxeko egileak ahaztu gabe, Getxophotok nazioarteari begiratzen dio, nabarmen; baina aldi berean, gauzatzen den komunitatearen esku-hartze aktiboa bilatzen duen jaialdia da.

 

Erakusketa alderdiaz gainera, jaialdiak osagai pedagogiko nabarmena dauka, tailerrak, ikustaldi gidatuak, aurkezpenak, emanaldiak eta hitzaldiak ere egiten baitira.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: / Getxo
Data: 2020/09/03 - 2020/09/27
Euskadi, auzolana