Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia

  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia

Nazioarteko Antzerki Jaialdia Gasteizko kultura ekitaldi garrantzitsuenetako bat da. Jaialdiak genero guztiak kontuan hartzen ditu, antzerki klasikotik hasita abangoardistaeneraino.

 

45. edizio zabal honetan, guztira nazioarteko eta tokiko hogei bat ikuskizun egongo dira, besteak beste: Lorcaren Romancero gitano Nuria Espert antzezlearekin, Andrés Limak zuzendu duen Shock, el cóndor y el puma edo La Intrusa (Virginia García & Damián Muñoz) dantza konpainiaren It´s a wrap (Kubrick is dead). Horiekin batera, honako estreinaldi hauek ere izango dira: Juan Digo Bottoren Una noche sin luna eta Harkaitz Cano idazlearen eta Fernando Bernués zuzendariaren Sisisforen paperak.

 

Horiez gain, familian gozatzeko antzezlanak eta haurtxo txikientzako ikuskizunak eskainiko dituzte, Off Local eta irrati-antzerki lehiaketa sailekin batera.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: / Vitoria-Gasteiz
Data: 2020/10/08 - 2020/11/27
Euskadi, auzolana